GAU Arabiarra antzezlanaeguna gaua bihurtzenden une magikoan hastenda. Iraganaz, bizitakoaz,arbasoez... Pertsonaiek bizitzanzehar izaten dituzten eraldaketezdihardu obra honek. Hika teatroak,Kabiak eta Pabiloi 6k elkarrekinsortutako antzezlana da, eta AgurtzaneIntxaurraga (Orozko, 1966)aritu da zuzendari lanetan. Gaurestreinatuko dute obra, DonostiakoGazteszenan.
‘Gau arabiarra’ hiru zuzendarirenartean osatu duzue. Nolatan emanda elkarlan hori?
Proiektua Kabiak hasi zuen, etaondoren sartu nintzen ni. Duela biurtetik hona, Kabiako bi kidenirekin aritu dira lanean. Obra hauaurrera ateratzeko plataforma batbehar zuten, lana bideratzeko. Nineu sortzailea naiz, halabeharrezekoizten dut, sortu nahi dudalako,eta ez alderantziz. Nire burua ezdut bakarrik ekoizle moduan ikusten.Lehenengo sortzea dago etaondoren ekoiztea. Biak egin beharditut aldi berean.
Zaila izan al da hiru taldeen ikuspegieta irizpideak antzezlan bereanbatzea?
Kabia eta Hikaren estetikak badutezerikusirik. Testua irakurri nuenean,zer kontatzen zuen bainonola kontatzen zuen gustatu zitzaidan.Zerbait ezberdina irakurrinuen. Esango nuke, batez ere,sormen lan handia duen antzezlanadela, eta erronka polita irudituzitzaidan. Forma aldetik erritmoarina du, eta aktoreak momentuaskotan kontatzen ari dira sentitzenedo pentsatzen dutena. Narraziotikerrealismora eta errealismotikpoetikotasunera salto egiten duobrak etengabe, amets bat izangobalitz bezala. Forma hori oso erakargarriaizan da hasieratik. Zailtasunhandia du, baina oso positiboaizan da.
Gaztelerazko bertsioak egina dubidea, eta gaur euskarazko bertsioaestreinatuko duzue.
Bai, eta irrikitan gaude jendearenerantzuna ikusteko. Arantxa Iturbekegin du eukarazko itzulpena.Hasieratik garbi neukan obra haueuskaraz ere egin behar genuela.Arantxak eta biok beti sortu izandugu euskaraz, eta Hika ere taldeeuskalduna da, sormen guztiakeuskaraz egiten ditugu. Normaleanberanduago etorri dira erdarazkobertsioak. Kasu honetan, aukerahau planteatu zidatenean, antzezlanbiak aldi berean izan beharzutela pentsatu genuen. Horregatikdaude bi lan talde desberdin.
Borja Ruiz eta Laia Ricart izandituzu alboan. Nola zuzentzen daantzezlan bat hiru zuzendarirenartean?
Lehenengo aldia da horrela lanegin dudala. Ikaragarri hitz eginbehar izan dugu hiruon artean, etahorrek denbora ere hirukoizten du.Talde lanean aritua naiz, baina egiada hiru zuzendari batera aritzeanprozesua zaildu egiten dela. Askoentzun behar duzu. Izan ere, horrelakolan batek eskatzen du bestearenideia ere aurrera eramatea.
Hirurak ofizio handikoak gara etabakoitzak badu bere metodoa, bainauste dut balio izan digula elkarrengandikasko ikasteko.
Pasioz bizi behar da antzerkia?
Arteari lotuta dagoen edozein lanbidetan,edo pasioa duzu edo jaidaukazu, hobe duzu beste lanbidebatean aritu. Antzerkigintzak orduasko eskatzen ditu, eta buruhausteasko eta emozio asko. Sormenaemozioa da, eta emozioak batzuetanoso mingarriak izan daitezke.29 urte daramatzat ofizioan, baina,hala ere, dena balantzan jartzendudanean, aldeko gauzagehiago daudela ikusten dut. Lanbidehonek duena da muntaibakoitza desberdina dela, eta denetatikpasatzen dela antzezlan batmuntatzerakoan. Zentzu horretan,ez zara aspertzen. Lan bat amaitueta beste lan guztiz desberdinbatean murgiltzen zara. Ez daukazuaspertzeko baimenik.
Bestalde, egia da ofizioa beti egondela krisian. Izan ere, gizartearenmekanismoaren merkantilismoenaurka borroka egitea zaila da. Zukzure balioak dituzu eta merkatuakbeste batzuk ditu. Teknologi berriak,gazteak... nola erakarri guzti horiekantzerkira? Hori da kontua orain.Askotan pentsatu izan dut agian gugeu garela kapritxosoak; gureametsak aurrera atera nahi ditugu,kosta ala kosta. Baina lanak, onakdirenean, iristen dira.
Hika Teatroak bere ibilbidean badituantzezlan batzuk ikuslegoarenganairitsi direnak: ‘Ai ama’, ‘Hitzak’,‘Aitarekin bidaia’...
Bai, eta alde horretatik luxu batizan da. Esaterako, Hitzak antzezlanaoso ibilbide polita egiten ari da.Tratu txar emozionalak ditu ardatzantzezlan honek, esaten edo isiltzendiren hitzezko tratu txarrak. Gaimingarri hori jorratzeko, eta antzezteko, hiru emakume, gizon bateta ume bat agertzen dira taula gainean.Emakume gaztea, maite duengizonarekin ezkondu berria, zorionarenispilu. Emakume heldua,maite zuen gizonarekin aspaldiezkondua, gatazka etengabean.
Zergatik hautatu zenuen gai hori?
Nire ardura batetik sortu zen Hitzak.Tratu txar bat ulertzekobehar bat neukan. Ariketa pertsonalbatetik sortutako antzezlanada, nolabait. Neuk neure kabuzhasi nuen, eta bi urtez lantzenegon ostean, Arantxa Iturberipasatu nion testua eta berak animatuninduen aurrera egitera.Horrelako gai baten aurrean, programatzaileekesan izan digutepublikoak nahiago dituela kontualaiagoak. Izan ere, jendeak kulturaaisialdiarekin lotzen du, etaaisialdia dibertitzea da askorentzat.
Baina kontuan hartu behar daarteak obligazio sozial bat duela.Arteak gizartea mugitzeko gai izanbehar duela, eta gizartean erreboltabat sortu behar duela.
Ze sentsazio du zuzendariak antzezlanbatek ibilbide luze eta oparoaduenean?
Askotan gertatzen da, proiektuberri batean sartuta egon etaaspaldiko antzezlan bateskatzea ?hori da Hitzak-en adibidea?.Harritu egitenzara, jendeakduela bi urteikusi zuelakoeta orain berrirobere herriraekarri nahi duelaesaten dizunean.Orduan konturatzenzara,aspaldi ikusi bazutenere, gogoan dutela antzezlana.
Behin, Aitarekin bidaiaantzezlanaren inguruan, ikuslebatek esan zidan oso gogorra eginzitzaiola, gaiarekin oso identifikatutasentitu zela, baina obra hurahemendik hamar urtera ere gogoratukozuela. Zure antzezlan batnorbaitentzat erreferente bihurtzeaantzezlan batekin gertatu ahalzaizun gauzarik onena da. Antzerkiak,eta arteak oro har, baduahalmena horretarako. Errealitatezatitxo hori magikoa bihurtzen duarteak. Azken finean, antzerkiabizitza bera daeta gaitasuna izanbehar du bizitzazatitxo hori magikobihurtzeko.
Emaitza onak etasariak ere jasoditu ‘Hitzak’ antzezlanak.Ercillasaria, beste askorenartean.
Bai, eta oso pozikgaude. Garnacha deHaro jaialdian, zuzendarionenaren saria eta errepartoko aktoreonenaren saria lortu zituen; etaorain, ikuskizun onenaren Ercillasaria, hain zuzen. Baina ez da sarikontua; emanaldi bakoitza amaitzeanjendeak esatea benetan hunkituegin dela,... horrek betetzen zaituazkenean. Orduan pentsatzenduzu merezi izan duela ibilbide guztihori egiteak. Egia esan, emanaldimordoa egin dugu obra horrekin,eta sariak ere jaso ditu. Ezin garakexatu. Oso pozik eta harro gaude;eszenatokian jarri ditugun baliabideekinikuskizuna oso ondo osatudugula uste dut.
Idazten, zuzentzen eta oholtzan ereikusi zaitugu berriro obra honetan.
Bai, berriz bueltatu naiz oholtzara.Ni aktore moduan hezi nintzen, bainaurte gutxitara hasi nintzenzuzentzen, Ai ama egin genuenean.Amatasunak oholtzatik urrunduninduen, baina duela lau urte bueltatunintzen berriro oholtzara.
Egun bateko ikuskizun handiakzuzentzen ere ibilia zara.
Asko gustatzen zaizkit horrelakoikuskizunak. Horrelakoetan aukeradaukazu produkzio handiak egitekoeta uztartzeko dantza, musika,zirkoa, antzerkia, etab. Donostia2016rako egin genuen azkena, iabederatzi jaialdi aldi berean antolatzeabezala izan zen. Beste emoziobat dute horrelako gauzek.
Ikus-entzunezkoak ere ez dira arrotzakzuretzako. ‘Goenkale’n ere ibiliazara. Pena eman dizu telesailaamaituko dela jakiteak?
Zortzi urtez aktoreak zuzentzenegon nintzen Goenkalen, eta bederatziurtez gidoilari. Jende askorieman dio lana, askorentzat eskolaizan da, eta fikzioan euskaldunentzaterreferente bat. Hori asko baloratzendut. Horrenbeste urtetaniraun ahal izan badu, funtzionatuduelako izan da. Euskal ikus-entzuleokeskertu dugu horrelako saiobat egotea. Hemendik aurrera telebistahaztea espero dut, eta apustuaegin dezala ekoizpen propioenalde. Profesional onak behintzatbaditugu sektorean.
Etorkizunerako baduzu proiekturik?
Arantxa Iturberekin proiektu batidazten nabil, eta Dibulition estudioekinanimaziozko pelikula batere zuzenduko dut. Proiektu hauopari gisa iritsi zitzaidan, eta ilusiohandiarekin nago. Kasu honetan ezda aktorerik egongo, dena animazioaizango da.