XII. mendearen amaieran,Nafarroarenak ziren Araba,Gipuzkoa eta Durangaldeabere mende hartu zituen Gaztelak.Euskaldunen erresumaren gainbeherarenhasiera izan zen hura, “gurekomunitate politikoaren ilunsentia”, dioMila Salterainek (Abadiño, 1955). Hainjustu, askorentzat ezezaguna den pasartehistoriko hori oinarritzat hartutaondu du idazle abadinarrak bere lehenengoeleberria: Erresumen ilunsentia(Txalaparta).
Istorioa kokatzeko, garai hartako mapabatek ematen dio hasiera liburuari.Durangaldeko gune estrategikoarenmapa bat da. “Gaur egun, gure haitzbarrenak mendirako ibilbide soilakbihurtu direnez, sarritan leku-izenakere aldatu egin dizkigute”, dio Salterainek.“Gure “infernuko zubia”, adibidez,“paso del diablo”, “deabruaren pasua”eta antzeko izenekin bataiatu dute, etabeste halako hainbat sasi-izenekindesitxuratu eta arroztu digute gureinguruko geografia”, azaldu du egileak.Orrialdez orrialde, pertsonaia historikoaknobelatu eta horien ondorafikziozko pertsonaiak ekarri ditu Salterainek;horrela izkiriatu du eskuarteandugun eleberri koral eta historikohau. Durangaldeko antolamenduaazalduko duten Mendilibar senaremazteak,Urazandiko auzokoak, serorak,olagizonak, bidegurutzeetan batzenzen jendea, etxagunak eta etxandreak,eta bestelako pertsonaia ugarikosatzen dute nobela. XII. mendeangizarte normalizatu bat irudikatzekohelburuarekin, beraien eguneko kezkaeta poztasunekin, handikiena bainoharatagoko gizartea irudikatu nahiizan du Salterainek lan honetan.
“Aukeratutako pertsonai gehienekeuren alde onak eta eskasagoakdauzkate, mortal guztion antzera, bainaorokorrean jende maitagarria da”,azpimarratu du idazleak.
JAKIN-MINAK BULTZATUTA Historianlizentziatua ez den arren, sakon landudu Salterainek gai historiko hau. Jakinminaizan da istorioa idaztera eramanduena. “Hamasei urte nituenerako JaunZuria susmopean neukan, eta JaimeLabayruren Historia General del Señoriode Bizcaya irakurrita. Harrezkero,nire jakin-minak bultzatuta hainbat iturridokumental eta bibliografiko arakatuditut. Honetan hasi orduko ezagutzennituen jada harribitxi batzuk, halanola Fuentes Documentales Medievalesdel Pais Vasco edo Irargik hainbatartxibategitan jasotako dokumentueskuragarriak, non XIII-XIV. mendetikaurrerako dokumentazioaren zati handiabatuta dagoen”, argitu du idazleak.
Nobelarekin hasi orduko irakurriak zituen hainbat txosten, Antso Jakitunaketa Antso Azkarrak emandakoforuei buruzkoak, batez ere. Beraz, handiketa hemendik, iturri desberdin ugarietatikedan behar izan du Erresumarenilunsentia idatzi ahal izateko.Abadiñoko toponimia jasotzen dutenmapa eta liburu batean lan egin ondorendator Erresumaren ilusentia eleberria.Aurreko lan horrek ere sortu zionSalteraini oraintsu argia ikusi duen lanaidazteko grina, idazleak berak jakinaraziduenez: “Toponimia lana amaitutaneukala iritsi zen nire eskuetaraAngeles Libano ZumalakarregirenToponimia medieval en el Pais Vascoliburua”.
Euskararen aldetik, Abadiñoko lexikoaeta esamoldeak euskara batuan txertatuditu idazleak, eta hitanoan esaldi batzukere gaineratu ditu, “batez ere, argiibiltzen ez bagara Durangaldeko hitanoagaldu egingo delako laster, dagoenekogaldu ez bada. Penagarria litzatekehau gertatzea”, agertu du berekezka Abadiñoko idazleak.
Denbora dezente eman du Salterainekorain eskuartean dugun liburu hau ontzen.Dena den, esperientzia ikaragarriaizan dela aitortu du idazleak, “gureherriaren historian sakondu eta, bidenabar,idazten ikasteko aukera izandudalako. Gainera, eta nire ustezgarrantzitsuagoa dena, pertsonak sortu eta euren barruak arakatzekoahalmena sentitzeak ematen duengozamena sentitu dut: haiek bertutezeta akatsez jantzi, bide zuzenera edookerrera eraman eta beraiek harilkatutakoamarauna biribiltzen asko gozatudut”, jakinarazi du.
Erresumaren ilunsentia idaztearenesperientzia onaren ostean, berriroistorioak kontatzeko gogoa duela onartudu idazle abadiñarrak, “betiere norklagundu izanez gero, noski”.