donostia - Ikastolen elkarteak babesturik, Haur besoetakoa izeneko liburua argitaratu dute Unai Iturriaga idazle eta bertsolariak eta Alex Sanvi ilustratzaileak. Komiki-album bat da Litxarrerien jaunaren istorioak kontatzen dituena. Helduen Munduak The Godfather duen moduan du haurren munduak litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia. Handinahikeria, boterea eta ustelkeria ere nahasten dira haurren mundu honetan. - N.G.