EUSKAL Herria bere osotasunean:ekialdetik mendebaldera eta hegoaldetikiparraldera; itsasotik kostaldera;ia-ia ukitu gabe dauden lur zatietatikindustriaren atzaparrak sentitu ditueneremuetara. Horri guztiari atera dizkioargazkiak Santiago Yaniz Aramendiak (Bilbo,1957) bere ibilbide profesionalean.Kazetaritza ikasketak egin bazituen ere, beraargazkilaria dela azpimarratzen du. Urte batzukbadaramatza honezkero Yanizek kazetaritzarenmunduan: “Ni idazmakinekin hasinintzen idazten, eta garai hartan telefonoa erabiltzeazaila zen, ez zegoen mugikorrik”. 1987anlizentziatu zenetik hona, kazetaritzako teknikaketa komunikatzeko erak aldatu egin direla dio,“lehen ez zegoen gaur egun dagoen abiadura”.
Baina bilbotarrak argi dauka bera kazetariabaino gehiago argazkilaria dela, alor biak banatuezin dituen arren: “Argazki bat egiten dudaneanistorio bat osatzea izaten dut helburu, etakazetari naizenean ere beste buelta bat emannahi izaten diot kontatzen dudanari. Kazetaritzarekinhasi nintzenean, argazkilaritzarenosagarri zen kazetaritza. Nahiz eta, bi munduaklotuta egon diren nire kasuan. Kazetaritzakbeti lagundu izan dit nire begirada osatzen.Baina, kazetaritzaren munduan sartunintzenerako, ni banenbilen argazkilari lanetan”.
Argazkilari autodidakta da bilbotarra,sekula unibertsitatera edo eskolara joan gabea;ez, behintzat, argazkilaritza ikastera.Edonola ere, leku askotatik ikasi duela dioYanizek, argazkilaritzari buruz asko irakurribaitu, eta jarduna bera ere asko landu du. “Adibidez,gure aitak argazki-kamera zahar batzeukan; eguzkia zegoenean bakarrik erabiliahal zen. Eta harekin hartu nuen afizioa. Gero,Batxilergoan, eskulanak egiten irakasten zigunirakasleak laborategi bat muntatu zuen, etaorduan sartu nintzen osorik argazkigintzarenesparruan”, kontatu du.
Yanizek sasoi hartan ezagutu zuen, esaterako,zer den pelikulak errebelatzea edo zer den positibatzea.Eta argazkilaritzaren alde kimikohori oso polita dela uste du: “Xarma hori ez dainoiz galduko. Gaur egungo argazki-makinekinoso erraza da argazkiak ateratzea, baina ez dagauza bera. Modu tradizionalaren atzean bestemagia bat dago. Inprimategi batean inprimatzeakedo prozesu kimiko batekin inprimatzeakez dauka zerikusirik. Kimikak badauka beste kalitate bat eta beste arima bat”.Hainbat hedabiderentzako lanean aritu da SantiagoYaniz Aramendia, egunkarietan zeinaldizkarietan. Baina erritmo lasaia izan da berea,inoiz ez da jardun egunerokotasunaren morrontzan.“Nik egunkarietako egin ohi den lana, egunerokolana, ez dut inoiz egin. Argazkietan bi planodaude: informazioa eta arima. Eta nikargazkietan nahiago dut arima islatu. Aldehorretatik abantaila handia daukat, ez dudalakohurrengo egunerako argazkirik lortu beharizan, eta horrek ematen dizu libertate osoa zurelana aske egiteko. Adibidez, Euskal Museorakopilotari buruzko proiektu bat egin nuen behin.Urte osoko asteburuak pilotalekuan igaro nituen.Ez genuen argazkirik behar hurrengo egunekoegunkarirako. Erretratu bat lortuz gero ondo,baina baita lortu ezean ere”. Hala ere, kazetaritzakegunerokoak ez diren argazkiak ateratzekoaukera ere ematen duela dio.
MENDIA, ITSASOA, AIREA Alta ruta del Pirineo vasco,Burdinaren industria, Euskaldunen PilotaJokoa, El Juego Vasco de la Pelota eta El Caminode Santiago; Euskal Herria en movimiento diraSantiagoYaniz Aramendiaren bibliografia zabalekotitulu gutxi batzuk. 40 liburu inguruargazkiz eta istorioz osaturik. Baina liburu gehienekdute abiapuntu berbera: mendia eta natura.Euskal Herriaren txoko eta izaera desberdinakbatzen dituzte bilbotarraren lanok, naturarenlau ertzak: “Ni mendizalea izan naiz argazkilaribaino lehenago, eta, gero, argazkilari mendizalebihurtu naiz. Nire kasuan, natura etaargazkigintza beti egon dira lotuta, bai buruan,bai ariman; niretzat gauza naturala da hori,ezin ditut bereizi”.
Yanizentzat mendira joatea ez da goizean jaikieta oinez hastea. Bere hitzetan, mendirako planaegiten duenean argazkiak atera behar dituelakalkulatzen du, eguneko lehenengo argiakondoen nondik lortuko dituen pentsatu, “beraz,mendian argazkiak atera nahi badituzu, zureburua moldatu behar duzu. Lan sakon bat eginnahi baduzu, kontuan izan behar da zelan joan,nondik joan edota argirik onenak non egongodiren, adibidez”.
Mendiez gainera, itsasoa ere badu EuskalHerriak, eta hori aldarrikatu du bilbotarrakbere azken proiektuarekin. “Beti mendietan ibilieta gero, Bizkaiko kostaldean aritu naiz azkenaldian, Euskal Herria aldizkarirako. Eta izugarridisfrutatu dut olatuekin, kostaldeko egunsentiarekin,arrantzaleekin? Itsasoan gauzaasko ditugu, eta asko dute disfrutatzeko”. Halaere, gure lurrean menditik itsasora edo puntabatetik bestera ez dagoela distantzia luzeegirikuste du Yanizek, eta horren adierazletzat daukaesku artean duen proiektua: Maravillas. “Liburuhorrekin oporretan eta lanean ibili naiz aldiberean. Euskal Herria alde batetik besterazeharkatu dut. Gauean Bardeetan eta hurrengoegunsentian Pirinioetan. Bata bestearengandikoso hurbil daude, baina kontrastea izugarria da.Hori zoragarria da”.
Bestetik, argazkilaritzak eta osatu dituen liburuekEuskal Herria bere osotasunean ezagutzekoaukera eskaini diote. Baina, era berean,duela 30 urte ezagutu zuen Euskal Herria etagaur egungoa alderatuz gero, desberdintasunasko aurki daitezkeela uste du. “Euskal Herriaoso ederra da, eta abiadura handian ari da aldatzen.Gogoratzen dut orain 20-30 urte baserriakedo gure herrietako paisaiak nola zeuden, etagertatu den aldaketa izugarria da. Txarrerako,gainera. Bizi-kalitateari dagokionez hobera egindugu aldaketa, baina herria apurtuta daukagu:apurtuta natura, apurtuta paisaia. Beharbada,egin beharko nukeen hurrengo proiektuak Ezinezkopaisaiak izena eduki beharko luke, etaosatuko nuke nik neuk ikusi ditudan gauzekin,baina dagoeneko ikus ezin daitezkeenekin”.
ZERUTIK HARTUTAKO IRUDIAK Euskal TelebistakoEuskal Herria, lau haizeetara saioko kideetakobat zen Santiago Yaniz Aramendia. Dokumentaltankerako saio hark berehala lortu zuenarrakasta. Helikopterotik hartutako irudiekmilaka eta milaka ikusle bereganatu zituzten.Eta Yanizen hitzetan normala da saioak arrakastaeduki izana: “Ateratzen ziren irudiak inoizez ziren ikuspuntu horretatik ikusi. Nik oso ondoezagutzen nuen Euskal Herria, baina EuskalHerria, lau haizeetara saioari esker ikustennituen irudiak oso politak ziren, oso bereziak;ikuspuntu desberdina eskaini genuen. Irudiei,gainera, gehitu behar zaie narraziorako etadeskripziorako erabili genuen tonu epikoa”.
Baina, 2001eko maiatzaren 21ean heldu zen zorigaitzekoeguna. Iñaki Pangua, Rubén Cortijo,Roberto Arenas eta Santiago Yaniz bera grabaziolanetan ari zirela,Markina inguruko harrobibatean istripua izan zuen helikopteroak, etaYaniz izan zen ezbeharretik bizirik irtetea lortuzuen bakarra; ordutik bigarren urtebetetzebat ospatzen duela dio. Baina alde ilunenei ereargia jartzen dio argazkilariak: “Edertasuna etahorren guztiz kontrakoa eskaintzen du naturak,eta eskerrak”.
Naturaren atzetik aritu da, beraz, Yaniz, bainanaturaren ateak jo eta kulturak ere sarri zabaldudio atea bilbotarrari. Etnografoa ez delaadierazi arren, etnografotik zerbait, behintzat,badaukala uste du, eta ofizioz etnografo direnekineztabaida bat edo beste ere izan duelaaitortu du. “Nire argazki-kamerarekin ohiturakharrapatu izan ditut, herrien arimak islatuditut nire argazkietan. Etnografoekargazkiak edonork ateratzen dituela esatendidate, eta bai, horrela da; baina argazkilarienbegirada eduki behar da helburua ondo ateratzeko”.Beraz, unerik une guneak gatibatzen ditu SantiagoYaniz Aramendiak, berdin Pirinioetakopuntarik altuena, berdin itsasoko olatuarenharrotasuna. Istant bateko bizitza lapurtzen diobilbotarrak argazkien bidez Euskal Herriari,gaur hemen eta bihar han. Etorkizunean, izanginenari berriz ere bizitza oparitzeko.