Lubaki bandaren arrastoari jarraikiz, Itu banda literarioa sortu berri dute hiru gazte anonimok. Aldizkaria paperean zein formato digitalean agertuko dute, eta lehenengoko alea eskegita dago jada ituliteratura.wordpress.com helbidean. "Kafe artean igeri berba egin dugu izkiriatzeaz. Izkiriatzeaz eta esna egoteaz. Gazte baikara eta zirrikituek ez baikaituzte akitu; ez oraino. Ez gara Sir Beñat Sarasolak deskribatzen zuen generazio distopikoa. Hemen gaude eta jarraitzeko asmoarekin (ai, Sarri!)", diote , besteak beste, aldizkariaren sarreratxoan.
- Multimedia
- Servicios
- Participación