ESTI Curielek, Leire Ugartek eta HodeiUnzuetak Nafarroako Antzerki Eskolanibili zirenetik ezagutzen dute elkar.Orain, Begirada taldea osatu eta BalitzenHioa antzezlana ondu dute, Ainhoa Alberdizuzendariaren laguntzaz. Bertsolarien hausnarketetanoinarritu dira gidoia idazteko,“hutsetik abiatuta, zerbait berria egin nahigenuen, ohikotik urrundu, esperimentua”, dioHodei Unzuetak. Bertsolarirengana jo zuten,Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña, UxueAlberdi eta Maialen Lujanbiorengana, hainzuzen. “Haiengana jotzea kalitate ziurtagiria da-jarraitu du Unzuetak-, bagenekien testu onakaterako zirena”. Hitzen balioari buruz gogoetabana egin dute bertsolariek, beren bizipenetanedo ideietan oinarrituta. Balitzen Hioa antzezlanarenmuina osatzen dute gogoeta horiek,gidoia bertsolarien hitzekin eraiki baitute, hitzezhitz. Bihar, Iruritan (Nafarroa) estreinatukodute Korrika Kulturalaren barruan, emanaldigehiago ere hitzartuta badituzte.
Balitzen Hioa -izenburua esanahi gabeko hitzjokoa da, hitzen balioa esaldiaren eraldaketa-,izatez, antzezlan arrunta da, Hodei Unzuetarenustez: “Pertsonaia nagusi bat dago, bera daardatza eta beste pertsonaia batzuk ere agertzendira; bizitzari buruzko hausnarketa egiten daobran, hitzen balioari buruz hitz egiten da, zentzuzabalean”. Berezitasuna, antzezlanaren jatorriandago, gidoia Agireazaldegi, Egaña, Alberdieta Lujanbio bertsolarien hitzetan oinarritutabaitago, “esaldi eta ideia guztiak bertsolariekesandakoak dira, guk egin duguna da gidoiarenbeharren arabera ordenatu”. Hodei Unzuetarekinbatera, Esti Curiel eta Leire Ugarte erebadabiltza Begirada taldean: “Hain zuzen, hitzenbalio desberdinei begirada bat eman nahiizan diegu, hitza nola erabili garrantzitsua baita,zer esaten dugun eta zer ez, gorputzaz esatendena, hausnarketa zabala da”. Ainhoa Alberdibatu zaie zuzendaritzan: “Gure asmoak bideratzenlagundu digu”.
Hala ere, antzezlana oholtzara eramateko prozesuaez da erraza izan. Hodei Unzuetak gogoratuduenez, “hasieran, bertsolariek idatzitakolau testu geneuzkan, lau ikuspuntu, gogoetahoriekin guztiekin hari bat osatzea lan handiaizan da”. Pixkanaka joan ziren, bada, testuarenzatitxoak aztertzen, “lehenengo zeregina, testuakezagutu eta haiekin jolastea izan zen”.
Ondoren, gidoi proposamen bana aurkeztu zutentaldekideek eta egokiena aukeratuta, sakontasunaeman zioten. “Hasieran, collage baten erakoazen ideia multzoa, hortik, ardatz baten inguruandagoen gidoia atera dugu”, dio Unzuetak.“Hitzen balioari buruz, ikusleei pentsaraztea dagure asmoa”, azaldu dute taldekideek, “loturapolita da: bertsoak, hitza, antzerkia”. Esperimentazioadago Balitzen Hioa obraren abiapuntuaneta, hain zuzen, bertsolaritza aspaldi hasizen bide berriak urratzen. “Gaur egun, bertsomundua ez da mugatzen formatu tradizionalera,asko esperimentatzen da eta, horregatik, iruditzenzitzaigun proposamena eginez gero, bertsolariakausartuko zirela guri laguntzen”.
ANTZEZLAN MAMITSUA Estreinaldi ofiziala Iruritanegingo dute bihar. Alabaina, jende aurrekoentsegu orokorra NafarroakoAntzerki Eskolanegin zuten abenduan, obrak funtzionatuko oteduen aztertzeko. Hodei Unzuetaren arabera, “hitzakoso sakonak dira, kontzeptu zailak, horregatikikusi nahi genuen publikoarentzat egokiaote den”. Iruñean egindako entsegua, behintzat,ondo irten zen. “Ikusleen arabera, ez da obraastuna eta arlo estetikoa ere nabarmentzekoada”. Beraz, Korrika Kulturalari esker EuskalHerri osoan eskainiko dituzten emanaldietarakogogoz daude Begirada taldekoak.
Hori bai, Hodei Unzuetak oroitarazi digu, antzezlanmamitsua dela, ez astuna, baina bai sakona,13 urtetik gorakoei zuzendua, nerabe zeinheldu. “Xehetasun asko dauzka gidoiak, agiandenak ezin dira lehenengoan harrapatu; baina,aizu, badaude pelikulak bost aldiz ikusita erebeti detaile berriak aurkitzen dizkiegunak, zergatikantzezlan batekin ez? Agian, Balitzen Hioabehin baino gehiagotan ikusteko obra da”.