ORRI zuri baten aurrean jartzeakhasieran eman dezakeen beldurraguztiz gaindituta dute jada itaundutakozazpi idazleek. Euren lehen argitalpenliterarioaz galdetu die OrtzadarrekRamon Saizarbitoria, Mikel Hernandez Abaitua,Juan Garzia, Asier Serrano, Castillo Suarez,Ana Urkiza eta Itxaso Martin idazleei.
Ramon Saizarbitoriak 1969an argitaratu zuenEgunero hasten delako (Lur). Idazteko arrazoiasko zituen donostiarrak, idazteko beharrabera, noski, baina baita euskaraz idaztearenaere, adibidez. Euskaraz idatzi beharra zegoen,militantziaz, esan izan duen moduan. “Euskarazezer edo gutxi egote horrek errazten zuenbidea, kultura txiki edo pobre batean jaiotzeaklagundu egin zidala esango nuke neurri batean,beste bati aberatsa izateak lagunduko liokeenbezala”, dio Saizarbitoriak. Ezinezkoa badirudiere, Frankismoaren azken urteetan euskarazpublikatu zuen abortuaren inguruko lan hau:“Nazionalismoaz hitz egitea edo Euskadi hitzaagertzea arriskutsuagoa zen abortuari buruzidaztea baino, gai sozialak euskaraz landuzitezkeenik pentsatu ere ez baitzen egiten. Zentsuragogorra zen euskararekin, baina gai jakinbatzuetan; ez zegoen gazteleraz zegoen neurrikozentsurarik beste gaietan”, onartzen du Saizarbitoriak.
2007ra arte inoiz gutxitan hartuzuen berriro liburu hura eskuartean. Urte horretan berrargitaratuegin zuen eta hitzaurrean azalduzuen lana berriro irakurtzeak eraginzizkion sentsazioak. Bestalde, erditikaurrera aldaketa dezente egin zizkionistorioari, “euskara errepasatzen hasi nintzen,baina laster ezinezko egin zitzaidan zuzenketasakonagoetan ez sartzea, teknikoki ondo ezzeuden gauzak topatu bainituen”, azaltzen du.1983an ikusi zuen argia Mikel Hernandez AbaituarenPanpinen erreinua (Hordago) ipuinliburuak.
Gasteiztik Donostiara Euskal Filologiaikastera joan zenean tertulia literario batantolatu zuen, lagunartean, idatzitakoak elkarrierakutsi eta konpartitzeko; gero Susaaldizkaria bihurtuko zen proiektu hura. Hanezagutu zuen Josu Landa, laster Zeruko Argianeta Jakin aldizkarian gauzak argitaratzen hasizena; “urruti eta eskuraezin imajinatzen genuenhura hurbil zegoela demostratu zigun Josuk, etahorrek animo handiak eman zizkidan nik eregauzak argitaratzeko”. Behin idazten hasita, ezzuen gelditzen asmatu, ezta nahi ere. Giro hartan,Panpinen erreinua “ia esfortzurik gabe” aterazitzaiola dio. Bestetik, euskal giroa idazleberriekiko “oso esker onekoa” zela dio, “ez zigutenidazteagatik ia inoiz ezer ordaintzen, bainagure idazkiak onartuak izaten ziren, onak izangobalira bezala, idazle gutxi eta behar handiazegoelako”. Lan hura eta gainerakoak argitaratzekoinoiz ez duela zailtasunik izan onartzendu Hernandez Abaituak. “Nik izan nuen zorteaeta erraztasuna ez dakit jende askok izan zuengarai hartan”, aitortzen du, eta gogora dakarRamon Saizarbitoriak, Arantxa Urretabizkaiaketa beste batzuek Lur argitaletxea sortu beharizan zutela euren lanak plazaratu ahal izateko.
Juan Garziak Gasteizko Ignacio Aldekoa Sarialortu zuen 1987an, Pernixio ipuinarekin, eta urteberean argitaratu zuen bere lehen liburua, Akaso(Erein). Horrez gain, beste hiru ipuin bilduzituen legazpiarrak: fraide-eskolako kontueningurukoa bat, aitonaren gorabeheratxo bateningurukoa bestea eta ipuin tradizionalaren estilokoaazkena. Pernixio ipuin horrek oso kritikaonak jaso zituen eta zine pantailetara eramatekoproiektua errealitate bihurtzetik pausobatera gelditu zen; gidoia egina zegoen, produkzioaeta lokalizazioak lotuta, baina, dirulaguntzabatek huts egin zuen azkenean eta kitodena. Filmaren pasarte honek, gainera, baduPernixio pertsonaiarekin paralelismo kuriosoa,izan ere Pernixio pilotari euskalduna Amerikakegitera doanean. Bartzelonan istripu batizanda amaitzen da bere ametsa. Duela gutxibeste pasarte kuriosoa oparitu dio PernixiokGarziari: “Serbiatik idatzi zidan batek duela gutxi; antza denez ohartu zen euskal literaturarikez zegoela serbierara itzulita eta hartarakobaimena eskatu zidan. Bitxiena da, ordea,polonieratik itzuliko dutela, lehen euskaratikpolonierara zuzenean egindako itzulpenetik”.IRLA LITERARIOA 1997an estreinatu zen AsierSerrano eibartarra, atzerrian bizitako egunerokotasunabiltzen zuen Bada hiri gorri bat(Kaiero) poesia liburuarekin. “Garai horretakoerrepasoa izan zen; norbera bere mundu literarioaden irlara iristen denean aurkitu nuenlehen hondartza izan zen”, kontatzen du Serranok.Lubaki Banda izandakoek beste talde batsortu zuten, Kaiero, Elkarren azpi-zigilua, etahantxe argitaratu zuen liburua. Mikel Gorosabelekinbatera sortutako Lorelei taldeak diskobat atera zuen poesia haiek moldatu eta musikatuz.“Zorteduna” izan zela dio, izanik gabekoizenek ere bai baitzuten aukera garai hartaneuren lanak publikatzeko, “belaunaldi berriaketa gazte jendea behar ziren, literatur moduberriak bilatzen zituen irakurleak”. Euskal kritikabetidanik nahiko barkabera izan bada ere,editoreen iritziak eta ezezkoak ere oso ondo hartudituela onartzen du, “kritiketatik egiten duguaurrera”. Dena den, Serrano ez da gailurra egiteaamesten duen horietakoa, bidea egitea dugustuko, iraganera nahiz etorkizunera gehiegibegiratu gabe.
2000. urteanetorri zen Castillo Suarezenlehen lan borobila,Mugarri estaliak, Susa argitaletxeakproposatuta. Iñigo Aranbarrieditorearekin jardun zen lanean etazorte handia izan zuela dio: “Literaturan,eta gehiago poesian, adierazpena bera adieraztendena baino garrantzitsuagoa da askotan, ariketaestilistikoa oinarrizkoa da. Hori oso gutxikkontrolatzen dute, Iñigo da horietako bat, eta orohar editoreak gogorrak izaten diren arren, liburuahobetzen saiatzen dira”. Idaztea beretzakobeti izan da dibertimendu bat, barruak hustekomodu bat baino gehiago, “extra bat da, jendeaezagutzeko eta nire burua trebatzeko”. Liburubat argitaratzen duenean herritarrei aurkezteada gehien gustatzen zaiona, “horregatik bakarrikmerezi du”, aitortzen du altsasuarrak.
Ana Urkiza ondarrutarraren kasuan ere ez zenDesira izoztuak (Elkar, 2000) lana izan argitaratzenlehena, baina bai egile bakar bezala argitaratzenzuen lehen liburu osoa. Liburua bereizenean zihoala eta bazihoala jakitean, bertigopixka bat sentitu zuela dio, “baina Xabier Mendigureneditoreak esan zidan ondo zegoela, etakonfiantza osoarekin nindoan. Jauziak ematendizun errespetuaren ondotik dator lan hori ira kurria eta entzuna izateko gogoa, konpartitunahia”. Argitaletxe ugaritan ibili bada ere, berelehen editore harekin sarri egin du topo eta liburuzliburu “esplizitatze beharrik ez duen ulermena”sortu da euren artean, “berak berehalasumatzen du idazle bezala zer planteatu nahiduzun eta noraino iritsi zaren, eta beharrezkoabada gehiago eskatzen dizu, saiatu eta berakjarritako mailara iristeko, horrelakoak eskertzenditut”.
Itxaso Martin donostiarra estreinatu berria da,aurten argitaratu baitu bere lehen lana, Ni, Vera(Elkar). Lau urte eman dizkio bere birramonareninguruko istorio sendo hau mamitzeak.Beharretik idazten du Martinek eta, kasu honetan,bere familian urte askoan ezkutuan eta isileanegondako birramonaren eromenarenatzean zer zegoen argitu beharra sentitzen zuen.Idazterakoan baino, behin argitaratzera zihoalaizan zituen zalantza handienak, “familiakokide asko inplikatzen baititu istorioak”. Liburuaesku artean ikusi zuenean, berea ez balitzbezala sentitu zuen, “erditutako haurra jadaamarena ez den bezala, bizitza propioa duen izakibat bezala”.
Ez zaio arrazoirik faltaMartini, ezer ez dagoentokitik, ezerezetik, zerbait ateratzea, hori baitasortzea.