"Dantzarekiko oso ikuspegi homogeneizatzailea eskaintzen da Euskal Herrian"
Biologoa da ikasketaz, baina dantzaren munduanegindako urratsek ezagutarazi dute Idoia Zabaleta.Atzerrian ikasi arren, Euskal Herrira itzultzekohautua egin zuen gasteiztarrak. Bere ibilbidearennondik norakoak ez ezik, dantza garaikideak EuskalHerrian bizi duen egoera ere izan dugu hizpide
DANTZARI, koreografo, sortzaile,artista. Idoia Zabaletak (Gasteiz, 1970)bere burua aurkezteko termino anitzerabil ditzake, testuinguruaren arabera.Beretzat, “ofizio bat” da dantza, “bere tresna,bulego eta artifizioekin”. Eta arlo horretaninprobisazio zalea dela ere jakin dugu: “Askolandu dut. Bat-batekoan, eszenatokian gertatzendiren gauzen arteko erlazioak azkar ulertzekotresna da, eta aldi berean erlazio horiekdinamika batean sartzeko balio du. Bestemodubatean esanda, eszenatokiaren gainean elkaregoteko eta elkar bizirauteko balio duen tresnada”.
Biologoa zara. Nolatan dantza munduan?
Gimnasia erritmikoa egiten nuen Biologiakofakultatean ikasten hasi nintzelarik. Bigarrenkurtsoan nengoela, Moare Danza elkarteareneskutik dantza garaikidearen barnean DantzaBerriaren berri izan nuen. Release eta inprobisazioteknikak ikasten hasi nintzen, fakultateanfisiologia begetaleko laborategian mikorrizeiburuzko ikerketa batzuetan lanean nengoen aldiberean. Ekosistema eta populazio dinamiketanespezializazioa bukatu nuenean, ingurune akademikotikkanpo ikasten hasia nintzen inprobisaziotekniketan murgiltzea erabaki nuen.Jakin-minak eta iturriak ezagutzeko desirakkanpora eraman ninduten, kanpora joatekogaraia den gaztetasun horretan. Florentzia,Amsterdam eta New York izan ziren bi urtezikasten jarraitzeko gune aproposak, dirulaguntzeiesker. Nik beti diot hasiberrien zoriona izan nuela.
Biologiako ikasketak dantzan aplikatzen aldituzu?
Ez ditut kontzienteki horrela, zuzen, aplikatzen.Aspaldi bukatu nituen unibertsitate ikasketak.Baina egia da lan prozesuetan, gauzen artekoerlazioak eta funtzionamenduak ulertzen saiatzennaizenean, organismo bizien antolamendu ereduetatik datozen analogiak erabiltzen ditudalaaskotan. Urrutira joan gabe, AZALA egiturarenizena ez dator irudi poetiko batetik,mintza baten ingurunean gertatzen diren iragazkortasuneta osmosi prozesuaren ideiatikbaizik. Era berean, nire pentsatzeko modua, etaingurunearekin erlazionatzekoa, erabat rizomatikoada eta erlazio sinbiotikoak antolatzensaiatzen naiz. Energiaren prozesuak ere -entropia,transformazioa, agortze prozesuak- askointeresatzen zaizkit; eta ideiak baino gehiago,funtzionatzeko moduak dira.
Dantza Berria korronteko ikasketak egin zenituenJulyen Hamilton, Alessandro Certini, KatieDuck eta David Zambranorekin, besteak beste. Zer ikasi zenuen haiekin?
Gauza asko, eta ezin hitz gutxitan laburtu. Orain,denborarekin ikusita, esango nuke niretzatmaisuaren figura izan zirela, ikasten birjinanintzen garai haietan. Nik insistitzen nuen,nonahi jarraitzen nituen Julyen eta Katie.
Ikaskuntza garai batean garrantzitsua dajarraitzen duzun maisu edo erreferentzi horrenfigura. Jarraipenaren eta intentsitatearen esperientziagarrantzitsua izan zen. Gaur egun,kurtso eta gauza asko egiten ditugu aldi berean,ikaskuntza prozesuak informazio kontsumobilakatuz. Dena den, ez dut sekula honetazgehiegi pentsatu, sentsazio bat baino ez da.
80ko hamarkadan kanpora joan ziren bestehainbat euskal dantzari ere, baina haiek ez diraitzuli. Horregatik esan izan duzu lehen belaunaldiazuek osatzen duzuela?
Bai. Ez ziren sormenerako azpiegiturak mantendu,ezta lan egiteko baldintza egokiak sortuere. Era berean, esan behar da 80ko hamarkadanEuskal Herrian antzerki programazioaegungoa baino arriskutsuagoa, berriagoa zela.
Gaur egun, 35-45 urte ditugunon belaunaldiagara dantza alorrean nagusienak. Beste artediziplinetan ez da hala gertatzen, ezta bestelurraldeetan ere, noski.
Eta zer suposatu dizue horrek?
Batetik, dena egiteko zegoen eta hori ondozetorkidan nire funtzionatzeko modurako. Bestetik,zugan gehiegizko espektatiba moduko batproiektatzen zen, bai erakundeen aldetik bailankideen aldetik; eta horrek ez du laguntzensormen prozesuetan askatasunez lan egiten.
Baina ez nuke esango gaudenok hau lar jasandugunik. Oso gutxik bete ditugu espektatibahaiek.
Zure lanak oihartzun handiagoa du atzerrian.Kanpoko kide batzuekin aritzen zara elkarlanean,ezta?
Bai, hala da. Lisboako Filipa Francisco koreografoarekineta Erromako Antonio Tagliarinikoreografoarekin egin ditut azken elkarlanak.
Aurrera begira ere kanpoko hainbat koreograforekinlan egiteko proposamenak ditut.
Euskal Herrian zeintzuk dira dantza garaikideapublikoari heltzeko dauden aukera nagusiak?
Bilboko Fundición aretoa, Artium, Alondegiaaurten hasi da, Bilboko BAD jaialdia, BizBAKeta Mugatxoan egiten diren proposamenak liratekedantza eta eszenarekiko irizpide ireki etaaktualenak aurkezten dituztenak. Azkenaldiandantzarekiko beste proposamen batzuk ere hasidira zabaltzen: Pabellon 6, L´mono, 150 gr. etaScratxe Gauak Gasteizko proposamen berriak…
Nolakoa da Euskal Herrian dantza garaikideanegiten den programazioa?
Eskasa da oso, murritza. Ez dago batere gaurkotua.Dantzarekiko oso ikuspegi homogeneizatzaileaeskaintzen da oro har, egun dantzarenizenean oso gauza desberdinak egiten badira ere. Anitza izan daitekeen dantza programaziojarrai eta mamitsu bat egiteko gai diren programatzaileoso gutxi daude Euskal Herrian.Eta manifestuarekin bukatzeko, antzokietakooso programatzaile gutxik sustatzen dute euskalkoreografook egiten dugun lana.
Bada aukerarik Euskal Herrian bertan dantzaikasi eta sormena garatzeko?
Bai, noski. Galdera tranpa da. Euskal Herriandagoen norbait Estatuan dago, Europan dago…Gaur egun mugikortasuna da sortzaileen baliabideetakobat.
Jaurlaritzak laster irekiko omen du arteeszenikoen goi mailako eskola Bilbon…
Ziur al zaude? Informazio berririkduzu? Bazirudien 2012-13rako izangozela, baina hainbat hilabetetan ez duguberriz ere proiektuaz jakin. Badakigunolakoak diren politikarien agintzariak…Dena den, espero dut atzeragabekoproiektua izatea, aspaldian lantaldebaliotsua baitabil lanean, eta lehenbaino lehen martxan egotea. Badagaraia.
Azala Espazioa sortu zenuen Juan Gonzalezekinbatera 2008an. Zer moduz?
Lanez gainezka, baina pozik. Lan taldetxiki eta polita osatu dugu Juanek, IxiarRozasek eta hirurok. Askatasunez etaerantzukizunez egiten dugu lan, etaharrera oso ona ari da izaten. Garatzekoideiak sobera ditugu. Tokia polita da,batik bat orain, udaberrian. Ingurunekosormen artistikoaren ekosistema abonatzensaiatzen gara, lanerako(ikerkuntza, formakuntza, sorkuntza)baldintza egokiak sortzen saiatuz. Bestalde,oraindik Arabako erakundeetatikproiektuak sustatzeko jarreren zaingaude.
Zer proiektu duzu orain esku artean?
Sortzaile moduan, 17-18 urteko sei gazterekinlan berri bat egingo dut aurten, Oihuarenideiaren inguruan; hitz ideologikoa eta hitzbasatia gurutzatzen diren toki horretan aritukogara. Bestalde, Espe Lopez antzezlearekin ereelkarlanean arituko gara, berak proposatutakotestu baten inguruan aztertzen hasteko. Eta ilusiohandiz gabiltza lanean Isabel de Naveranekinbatera antolatuko dugun Lanbroa udakoikastaroaren programan ere; lainoa gustukoduten pertsonei zuzendutakoa da (Artiumenospatuko da, uztailean).
Eta aurrera begira, zer erronka?
AZALAn hainbat lan ildo berri abiatu nahi ditugu.Besteak beste, sortzen ari den materialarekinlotutako publikazioak jarri nahi ditugumartxan. Lurraldearekin (paisaia, nekazal bizimodua,ingurugiroa…) erlazionatutako gaietanere gehiago sakondu nahi dugu, lantaldeak osatuz,eta formakuntza programa ere sendotunahiko genuke. Lehen esan bezala, orain Arabakohainbat erakunderen laguntza lortzea daerronketako bat.
Más en Cultura
-
La Escuela de Artes y Oficios expone por primera vez en Zabalgana con 'Batik'
-
El Festival de Jazz de Vitoria se estrenará en el Europa con Sumrrá y Milena Casado
-
Amurrio y Labastida acogerán la pequeña gira alavesa previa al Azkena Rock Festival
-
En Bizan Coronación, los cuadros 'escriben' con Michel Martínez Vela