DONOSTIAKO parte zaharra erdihutsik dago Harkaitz Canorekin hitzorduaegin dugun goizean. Pausoamantsoago darabilgun bakarrak garagu. Sakelean hiru liburu berri dakartza. Gaztelaniazkopoema bilduma Compro oro Huacamanoargitaletxeak emana, eta Susa argitaletxearekinTwist. Hirugarrena Telezailak da, Txalapartakkaleratua eta idazle askoren artean idatzia;telesailen gainean idatzitako liburua. Ez dageldirik egotekoa, baina. Eleberri laburragoaamaitzear du, eta bestelako idatziekin jarraitzendu idazleak.

Hauxe da jatorriz gaztelaniaz kaleratutako lehenengolana.

Ez da nire inpultso primarioa gaztelaniaz idaztea,baina tarteetan gaztelaniaz idatzitako poemak banituen,han hemenka idatzitakoak. 1998anidatzitako poemak daude, duela 12 urtetik honakoak;denborarekin batzuk erori dira eta besteberri batzuk sartu. Poemario mutantea izan da,etengabe aldatzen joan dena. Inoiz ez naiz argitaratzeazgehiegi arduratu, niretzat aparte idatzitakopoemak ziren. Izenburuak ere izan dituezberdinak: hasierakoa Matar un pulpo zen etabazegoen poema bat olagarroaren heriotzaz aritzenzena. Poema hori erori zen, gero Reconciliacióncon ventanas izan zen, leiho asko agertzendelako. Eta azkenean Compro oro. Halakobatean konturatu nintzen nahikoa pilatuak banituela,eta kaleratzeko ordua iritsi da baina modunaturalean etorri da, ezer derrigortu gabe.

Eta leihoena nondik dator?

Ez dakit oso ondo esplikatzen. Fijazio bat da,baditugun obsesioen artean bat. Liburuko hiruaipuek, adibidez, leihoekin dute zerikusia. Ezdakit, leihotik errealitatearen zati bat ikustenduzu, baina oso txikia. Beste guztia imajinatubehar duzu. Hori gustatzen zait. Leihotik ikustendena ez da nagusiena, hau off-en dago. Sujerentziarenpotentzialitatea dauka. Zerorrek jarribehar duzu dena leiho batean gutxi ikusten duzulako,gutxi ematen dizu leihoak.

Sortzeko orduan zer egiten zaizu erosoago?

Nire aurreneko inpultsoa euskaraz idaztea da.Baina hizkuntza bakoitzak baditu bere abantailak.Gaztelaniaz klixeak finkatuago daude.Euskaraz gauza asko ez daude finkatuta eta horiona da, eta txarra. Ona sormenerako, estilistikokilandu nahi baduzu euskarak aukera gehiagoematen dizu. Baina gaztelaniak baditu fosilizatutakoesamoldeak, espresioen abantaila. Benetankezkatzen nauena, ordea, itzulpena, norberakegindako itzulpena da.

Zergatik?

Poema hauek azken batean gaztelaniaz sortudira, presarik gabe.Baina zure burua itzuli beharduzunean badago nolabaiteko arakiria zure gauzatara,itxita zeuden gauzatara. Zeure buruaribizirik egindako autopsia da autoitzulpena. Zeureburua etengabe kuestionatzera eramaten zaitu.Poema hauekin ez dut sofritu. Baina istorioberarekin hizkuntza ezberdinak erabiltzeak krisiansartu arazten zaitu, eta egin ditudan itzulpenekinpasatu zait.

Itzulpenekin sufritu egiten duzu.

Gaztelaniazko argitaletxeek nahiago izaten duteguk gure lanak itzultzea eta ez itzultzaile profesionalbatek. Nire lan guztiak itzulita daudenahiz eta Neguko zirkua edota Pasaia blues kaleratugabe egon. Nik egin ditut. Baina ni ez naizitzultzailea. Nire lehenbiziko liburu guztiakerrekreazioak dira eta ez itzulpenak. Itzultzaileprofesional batek arazoari aurre egiten dio,baina nik ez. Idazlea neu nintzenez arazoariaurre egin baino sahiestu egiten nuen, banekielakoidazlea ez zitzaidala haserretuko, eta gehienetanokerrerako izaten zen.

Poemetara itzuliz, gainbeheran idatzitakoak dirudite.

Hor denboraren joana ikusten da. Ilunenak, zaharrenaketa luzeenak dira. Baikor eta ironikoenak,aldiz, berrienak. Biei eutsi nahi izan dietgarai bateko kristalizazioa delako, edo garaibateko animo egoera bat islatzen dutelako. Poemenizenburuekin ere autoparodia egiten dut,kontrapisu egiteko poemarekin gero. Hor nahikodibertitu naiz. Irakurlearekin jolasteko moduada, poeman sartu arazten zaitu idazleak, etabarruan zaudela larrutu egiten zaitu. Galaxiarenalde iluna erakustea interesatzen zait sortzailemoduan. Pintoreek bezala, orban batetikabiatu eta gero ukitu figuratiboa ematen diote,baina hastapena orban bat izan da.Kontzeptualkihorixe da, eta poemei arnasa hartzeko leihotxoaere eman nahi izan diet.

Txalapartak kaleratu duen ‘Telezailak’ liburuanere zati bat idatzi duzu.

Narratiba aldetik oso gauza interesgarriak egitendira telebistan gaur egun. Kontatzekomoduak aldatu dituzte telesail hauetan, telebistakbadu adin bat eta autorreferentziala izatekogaraia, meta telebista egiteko. Bere garai xaloapasatu da. Uste dut interneten sorrerak prestijioaeman diola telebistari; Beti dagoelako artebastardo bat. Interneten sorrerarekin telebistaksasikoa izateari utzi dio eta nobletu da.Ausardiaeta paradigmen aldetik telebistan daude nik literaturanaurkitzen ez ditudan gauzak. Eta telesailekliteratura klasikotik asko edaten dute.

Nick-Tup telesailean, adibidez, nik Dorian Greyikusten dut, eta Frankenstein eta Dracula. Niretzatabangoardia da telebista, giza jendearen joeraprogresistari ere aurre hartu dio telebistak.Eta hausnarketarik sakonenak telesail hauetandaude.

Harkaitz Cano gidoilariaren mina dirudi.

Neurri batean bai. Steven Spielberg-ek esan zuengaur egun zine gidoilaririk onenak ez daudela,telebistan ari direlako lanean. Telebista malguagoadelako lanerako, aukera gehiago ematenduelako. Telesail hauek ikusleari maila literarioaeskatzen diote. Gidoiak idatzi izan ditugunokfrustratuta gaude gure talentuak-edo ez duelakoinoiz aurkitu telebista publikoan arriskatzekoprest dagoen telesaila, eta gaur egun inoizbaino gutxiago. Eta gero beste zailtasun bat dago,hitz askoko telesailak dira, alde horretatik zineabaino askoz literarioagoak dira. House telesailarenmoduko bakarrizketak anti telebistatzat hartzendute hemen. Hemen ping-pong ariketa eskatzendizute, baina dena ez da pong-pong eta horioso ondo ulertu dute Estatu Batuetan.

‘Twist’ eleberria, berriz, Susa argitaletxearekinkaleratuko duzu.

Inoiz idatzi dudan eleberririk luzeena da, laurehunorrialdekoa. Hemen daude inoiz idatziditudan orrialderik gordinenak eta zoriontsuenak.Eta izenburua alde baikorretik dator. Izenburua?Sarritan nire sentsazioa da izenburuetangehiegi esaten dugula. Kasu honetan hori saihestunahi izan dut. Izenburuak ez du dantzarekinzerikusia. Bestetik oso hitz polisemikoa da. Inglesezestutzen doan koskari esaten zaio, dantzamotari ere bai, mugimentua ere bada. Eta dantzahorretan badakizu elkarri begira dantzatuegiten dela baina ukitu gabe, hemengo pertsonaiekere badute intermitentzia hori, agertu etadesgertzen dira. Eleberri korala da, oso moduerrealistan idatzia, Donostia asko agertzen da,eta esango nuke badagoela nire haurtzaroarekinkontu kitatze antzekoa.

Eta idazten jarraitzen duzu.

Besterik egiten ez dakigu eta. Fikzioa idatzi gabedenbora luzea eman dut, nire lanak itzultzen, etahari askotik tiraka. Orain iruditzen zait harihoriek ixten joan behar dudala. Uste dut datozenbizpahiru urteetan ixten joango naizela dena.Horrelako eleberri mardula amaitzeak zer pentsaematen dizu. Horrelako zenbat gehiago idatzikodut? Ez dira hainbeste. Egia da gaur egun denaoso bizkor egin behar dela, eskatzen dizutela. Beharbada guri dagokigu lasaitasuna eskatzea. Denbora luzea hartzea luxua da baina geureburuari eman egin behar diogu. Literatur sortzailemoduan militanteki egin beharreko zerbaitda. Agian gu gara garaitik kanpo gaudenak,baina gauzak egiteko beste erarik badagoelagogoratu behar diegu, denboraren sedimentazioakbere abantailak ematen dituelako. Idaztenhasi nintzenean eta orain idazteaz dudan ideiaez dira bat. Idazten hasten zara eta denborarekinliburu hornitzaile bilakatzen zara. Bizi beharrakzure bokazioa moldatzen du eta beste era batekoidazlea bihurtzen zara. Enkarguak egitendizkizute, eta enkargu batzuekin deskubritzenduzu zure bokazioaren azpi bokaziorik badagoela,eta beharbada orijinala baino gehiago gustatzenzaizula. Nire kasuan komikietarakogidoiak idaztea. 8-10 urterekin amestera ausartzenere ez nintzen bokazioa! Orkesta gizon izateraderrigortzen zaituzte eta hori latza izanliteke zure proiektu pertsonalak atzeratzendoazelako, baina bestalde, espero gabeko lekugozoetara iristen zara.