Gasteizko Udalak eta Euskaltzaindiak berriki berretsi duten lankidetza-hitzarmena aurkeztu zuten atzo, bai eta Gasteizko udalerriko toponimia historikoaren saileko beste liburuki bat ere, hain zuzen Gasteizko toponimia. Liburukia aurkezteko prentsaurrekoan parte hartu zuten Iñaki Gurtubai Gasteizko alkateorde eta Euskarako zinegotziak, Roberto González de Viñaspre euskaltzain oso eta Euskaltzaindiaren Arabako ordezkariak, eta Elena Martínez de Madina ikerlari eta euskaltzain urgazleak.