- “Beti esaten dugu Gasteiz hiri bat baino gehiago dela, eta lan handia egiten duten 63 herrixkak osatzen dutela. Deialdi honen bitartez, bilakatzen eta hobetzen laguntzen diegu, bertako bizilagunek bizi-kalitate hobea izan dezaten. Lan hauek menpeko toki-erakundeetako zentro sozialak, pabilioiak, liburutegiak, frontoiak eta bestelako zerbitzu publikoak moderniza-tzeko balio dute”.

Hitz horiekin, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak atzo azaldu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak onartu egin duela 2021. urtean Gasteizko udal-mugarteko toki-erakunde txikien titulartasuneko ekipamenduetan obrak finan-tzatzeko diru-laguntzen deialdia, 40.000 euroko zenbatekoarekin. Xedea Gasteizko udalerriko herrietako ekipamenduak eraberritzeko gastuak finantzatzea da, ekipamenduen egoera hobe-tzeko eta oinarrizko hornidura jartzeko, besteak beste.