- Euskaraldiaren aurtengo edizioan parte-hartzea sustatzearren eta euskararen erabilera aldarrikatzearren, Euskaraldiaren Salburuako auzo batzordeak bideo bat sortu du mezu indartsu batekin: "Eta zu, prest al zaude?". Horren kidea den Sergio Yustek azaldu du, DIARIO DE NOTICIAS DE ALAVA egunkariarekin hizketan, Sarburu kultur elkarteko kide batek, Iñaki Irazokik, musikaria dela, eta hark jarri duela abestiaren letra. Bideoan segurtasun neurriak errespetatu dituzte, eta konfinamenduan grabatu zuen elkarte bakoitzak bere zatia. Izan ere, "hainbat taldeekin jarri ginen kontaktuan hau egiteko. Euskaraldiari bultzada bat emateko egin dugu", dio gainera, pandemiarekin ez delako aurreikusita zegoen moduan ospatuko. "Gure asmoa aurten ere ariguneak sortzea izan da hainbat entitateekin". Helburua Salburua osoan euskara bultzatzea da, ikusten dutelako geroz eta gehiago hitz egiten dela eta bide horretan jarraitu nahi dute.