- 2020-21 ikasturteko jarduera-eskaintza ezagutzera eman dute adinekoentzako zentro soziokulturalek. Urritik aurrera, programazio zabala jarriko da martxan — 234 lantegi, guztira 2.690 leku—, udal zentro horietako erabiltzaileentzat.

Era askotako jarduerak biltzen ditu eskaintzak, zeini 10 osasun-parkeen eskaintza gehitu behar baitzaio: Adibidez, hezkuntza-jarduerak sartzen eta eskaintzen dira (sare sozialak, solasaldiak, mugikorraren erabilera, informatika...), artisau-jarduerak (pintura, altzarien zaharberritzea, zeramika eta marrazketa, besteak beste), eszenikoak (dantza, antzerkia...), autozainketa (zumba edo pilates, esaterako) eta erorketen prebentzioa ere sar-tzen dira, besteak ekintza ba-tzuen artean. "Programazio askotarikoa da, eta zentroen pultsu soziala, kulturala eta jarduerak berreskuratuko ditugu hartara. Zahartze aktiboaren aldeko apustua egiten dugu berriz ere, adinekoentzako ongizate- eta garapen-formula gisa. Eta egungo egoerara egokituz egiten dugu. Hartara, segurtasun sanitarioa zaintzeko neurri egokiak hartzen direlarik gozatu eta ikasi ahal izango dute erabiltzaileek", azaldu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak.

Ikastaro eta lantegietan parte hartzekotan, izena eman beharko da aldez aurretik. Ikaskuntza-jardueretan 2. mailatik aurrera eta belaunaldien artekoetan nahiz erorketak prebenitzekoetan irailaren 2tik aurrera egin ahal izango da. Gainerako jardueretan hezkuntza, eskulangintza, norberaren burua zaintzea, eszenikoak, suspertzea eta harremanak lan-tzea irailaren 7an hasiko da izena emateko epea. Kasu batean nahiz bestean, Udalaren webgunearen bitartez egin ahal izango dute erreserba parte hartu nahi dutenek, edo 010 telefonora deituta 945 16 11 00, Gasteiztik kanpotik deitzen bada nahiz aurrez aurre, adinekoen zentro soziokulturaletan. "Covid-19k sortutako egungo egoerara egokitu da jarduera-programa. Hortaz, neurri higieniko eta sanitario zorrotzak betetzen direlarik egingo dira ikastaroak eta lantegiak, hots, erabiltzaileen segurtasuna zainduz", azaldu dute Gasteizko Udaletik.