- Gizarte-, kultura- eta aisialdi-arloko erakundeetako gazteen ordezkariez osatutako Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin batera, komunikazio- eta publizitate-kanpaina bat abiarazi du. Kanpainaren helburua da euskal gazteengana hurbiltzea, nagusiki sare sozialen bidez, higieneari, maskararen erabilerari eta urruntze sozialari lotutako neurri pertsonalek Covid-19ari aurre egiteko duten garrantziaren inguruko kon-tzientziazioa sendotzeko.

Iragarkiak euskaraz eta gaztelaniaz daude, eta #siempremascarilla hashtagarekin agertzen dira. Bi iragarkietan, gainera, gazteen hizkuntza desinhibitua erabiltzen da, eta kirol-terminoak nahasten dira, osasun-krisi honetan guztion ahaleginaren premia azpimarratzeko. "Guztion ahaleginari esker iritsi gara final handi honetara. Oraindik bigarren zati osoa geratzen da, eta, irabazteko, defentsa hertsia, zelai-erdi langilea eta aurrealde eraginkorra behar ditugu. Zure bizitzako finala irabazi nahi baduzu€ distantzia, higienea eta maskara", dio kanpainak.

"Mezu horri Gorka Vazquez ilustratzaileak sortutako animaziozko irudiak gaineratu zaizkio. Marrazki animatu horien bidez, eguneroko bizitzako hainbat egoera islatzen dira, eta pandemian funtsezkoak izan diren jardueretan diharduten gazteak agertzen dira.

Jarduera horiek hirugarren sektore sozialeko boluntario baten, ertzain baten, supermerkatuko apal-betetzaile baten eta Osakidetzako bi profesionalen bidez sinbolizatu dira", azaldu zuen atzo Eusko Jaurlaritzak. "Komunikazio-kanpaina honek, gazte-estetika eta hizkuntza informal baten bidez, gazteok konfinamenduaren hilabeteetan agertu genuen konpromisoaren balioa azpimarratzea du helburu, eta sen onari jarrai-tzeko deia egiten du, higienea areagotzeko, urruntze soziala betetzeko eta maskara beti erabiltzeko. Aurtengo udan garran-tzitsuena burua erabiltzea eta gure gizarte-konpromisoa ager-tzen jarraitzea dela helarazi nahi dugu. Gure ustez, gure sen ona erakusteko garaia da", azpimarratu zuen Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko presidente Maialen Olabek.