asteiztarrek entzun ahalko dituzte gaur bertan, berriz ere, eta pasa den asteko geldialdiaren ondoren, Alberto Chaves eta Nestor Alonsoren ahotsak. Izan ere, bueltan da berriz ere Arkaiate Irratia, formatu berri batekin, soilik ingandeetan 20.00etatik 22.00etara arte. "Pasa den asteburuan atseden bat hartu genuen jendeak gu faltan botatzeko, baina berriz ere gaude hemen, dena emateko prest", dio Chavesek irribarrez.

Ordutegi hori -diote- "erosoagoa" da eta asteburua amaitzeko "ideia aproposa" gainera, "astelehenean, errutinara itzultzean, gogoekin egiteko. "Jada konfinatuta ez dagoen jendearentzat ere hobe da. Izan ere, afaria prestatzen dabiltzaten bitartean, gu entzuten egon daitezke", azaltzen dute.

Formatu hau, gainera, etorkizunean "profesionalagoa" egin nahi dute, FM irrati batean. "Irailera begira, hitz egiten gabiltza jada Gasteizko irrati batzuekin; ea nola sar dezakegun gure programazioa bertan. Gainera, Arkaiate eta Larreingo auzo elkartearen (Larkaiate) oniritziarekin aurrera atera ditzakegu ideia guzti hauek", azaltzen du Alonsok, bere partez.

Izan ere, Arkaiate Irratia abiarazi dutenek, konfinamenduan hasi zen proiektu hau denboran mantentzea nahi dute, kosta ahala kosta. WhatsApp talde batean gogoratzen dute gainera zein egunetan egongo den programa, eta 945564221 WhatsApp zenbakian eskaerak egin daitezke, eta haiek musikarekin, bromekin, elkarrizketekin eta programazio zabal batekin alaituko dituzte egunak.

Sare sozialek gainera izaten ari dira eta etorkizunean ere izaten jarraituko dute haien bidaideak. "Facebook-en eta Instagram kontuan ere gure bizipenak, nobedade guztiak eta ematen ditugun pausoak argitaratzen ditugu eta hori ere lagungarria da jendeak gutaz ez ahazteko. WhatsAppen bidez ere aktiboak gara. Izan ere, esan genuen bezala, komunitate sentimendua sortu nahi dugu auzoan", deritzote.

Pandemia hau haientzat bultzada bat izan da barnean zuten grina aurrera ateratzeko. Horregatik, jendearekin partekatzen jarraitu nahi dute pasio hau, auzokoak honen parte izan direlako hasieratik, leihoetatik musika jartzen hasi zutenetik. Haien programetan inprobisatzea gustoko dute, eta askotan haien artean bromak egitea ere. Horietatik, adibidez, Zeledon ekartzearen apustua jaio zen, eta Zeledonekin (Gorka) elkarrizketa bat antolatu zuten azkenean. "Oso dibertigarria izan zen", gogoratzen dute. Gaur ere beste elkarrizketa batzuk dituzte prestatuta, dena ematen jarraitzeko.

Aurten gainera omenaldia egin nahi diote Zeledoiari, eta horretarako horren jaitsiera sinboliko bat antolatu nahi dute abuztuaren 4an. Aurrean duten atariko auzokoekin hitz egin dute jada, eta Albertoren etxetik aurrean dauden etxeetara polea bat eta ehun metroko soka erabiliz egin nahi dute hau -Gamaker elkarteak, adibidez, Zeledoiaren aurpegia egingo die-. Ideia honi begira, auzokoek prakak, blusa, etab. emango dizkiete ekimen hau elkarlanean oinarritu nahi dutelako. Musikarekin egingo dute, eta entzule batek Gorka (Zeledon) ordezkatzera animatu da egun horretan Arkaiaten antolatuko duten omenaldi honetan, betiere segurtasun neurri guztiak hartuta. "Gasteizko jaien espiritua bizirik egotea nahi dugu omenaldi honekin", diote.

Honen inguruan, eta hurrengo egun eta hilabeteetan zehar etorriko diren berri guztien inguruan informazio guztia haien sare sozialetan aurreratzen joango dira, baita haien programazioan zehar ere, momentuz, online entzun daitekeelako hau, https://arkaiate.radiostream321.com/?fbclid=IwAR1kjkNtBa-9czu_T1_GRituCzecFxJ6dUFXvZBRiDrcrQlFQOO0cxnEFlo, web orrialdean alegia. Gertatuko dena, izan ere, etorkizunak esango du.

"Pasa den astean atseden bat hartu genuen, baina hemen gaude berriz ere"

Irratiaren kidea

"Irailera begira, hitz egiten gabiltza jada Gasteizko irrati batzuekin"

Irratiaren kidea