- Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak hitzaldia emango du "Haur eta nerabeak babestea COVID-19aren garaian" izeneko online mintegian; UNICEFek antolatu du gaurko, Haurren Lagun diren Hirien jarduera-programaren barruan.

Espainian, Gasteiz, Irun eta Sevilla aukeratu ditu foro horrek eredu gisa, beren esperientzia beste tokiko gobernu batzuei azal diezaieten. "Gure partaidetzarekin pandemian zehar udaletatik haurrei ematen ari zaien erantzuna hobetzen lagundu nahi dugu. Programak aldatuz eta moldatuz abian jarri ditugun ekintzen balioa nabarmendu nahi dugu", azaldu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak. Zehazki, herritar orori zuzendutako gizarte eta hezkuntza laguntza aurkeztuko du Gasteizek, eta babes gabezia arrisku arina eta moderatua duten haurrak dituzten familiei laguntza eta zaintza emateko baliabideetan egindako egokitzapena.