- Arabako psikologoen elkargoak doako arreta telefonikoa ematea erabaki du, lurraldeko biztanleriari zuzenduta. Linearen beste aldean zenbait psikologo boluntario egongo dira deiak hartzen eta arreta hori eskaintzen.

“Pertsona asko hasi dira ezinegona sentitzen, eta tristura, antsietatea, beldurra eta beste zenbait emozio nabaritzen ere”, adierazi zuten atzo elkargotik prentsa ohar baten bidez. Hauek guztiak konfinamenduarekin areagotu daitezke eta, Arabako psikologoen elkargoaren aburuz, hori gehiegizkoa izan daiteke zenbait pertsonentzako. Zentzu horretan, zerbitzu edo laguntza hau jaso nahi dutenek colegiopsicoalava@gmail.com helbidera bidali dezakete e-mail bat, edota 631 384 965 telefono zenbakira deitu. Behin eskaera jasota, elkargoak interesdunekin harremanetan jarriko dela aurreratu zuten.