Síguenos en redes sociales:

‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz’en jasotako proposamen kopurua bikoiztu egin da

Udalak hilaren 19an argitaratuko ditu proposamen guztiak Udalaren webgunean

‘Vitoria-Gasteiz Hobetuz’en jasotako proposamen kopurua bikoiztu egin daUtzitakoa

Vitoria-Gasteiz Hobetuz parte-hartze programak bere errekorra hautsi du, herritarrek udalerria hobetzeko 450 proposamen bidali baitituzte. Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak kudeatutako programak hamar urte beteko ditu aurten eta jasotako proposamenen kopurua bikoiztu du, laugarren edizioan 228 iritsi baitziren. Udalak datorren asteazkenean, hilaren 19an, argitaratuko du Udalaren webgunean jasotako proposamen guztien zerrenda.

Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Miren Fernández de Landa pozik agertu da “herritarrek Gasteiz hobetzeko erakutsitako inplikazio handiagatik. Vitoria-Gasteiz Hobetuz martxan egon den hamarkada honetan zehar, Udalak programa honetara aurkeztutako berrogeita hamar proposamen inguru errealitate bihurtu ditu, eta deialdi berri honen emaitzak ikusita, agerian geratu da programa hau indartsu dagoela eta hiria hobetzen laguntzen jarraituko duela, ez bakarrik espazio publikoko proiektuetan, baita gizarte, kultura eta kirol arloan ere.

Aurreko edizioetan jasotako proposamenei dagokienez, lehenengoan 203 izan ziren, bigarrenean 170, hirugarrenean 315, eta laugarrenean 228. Gaurko 00:00etan amaitu da epea, eta Herritarren Partaidetzarako Udal Zerbitzuak 450 proposamen zenbatu ditu bosgarren edizio honetan. “Hurrengo erronka izango da aurrekontuan jasotako 3 milioi euroekin egingo diren proiektuak aukeratzeko bozketetan parte hartuko duten pertsonen kopurua handitzea”, adierazi du zinegotziak.

FASEA

Fase hori amaituta, proposamen guztien bideragarritasunari buruzko azterketa teknikoa hasiko da. Horretarako baldintzak izango dira hauek: interes orokorrekoakudal-eskumenekoakbideragarriak eta aurrekontuaren araberakoak izatea. 2026ko otsailean onartutako proposamen guztiei buruzko informazioa zabalduko da, eta otsailetik martxora bitartean, 16 urtetik gorako gasteiztarrek hiru proiektu bozkatu ahal izango dituzte. Boto gehien jasotzen dituzten proiektuak 2026ko eta 2027ko udal-aurrekontuen bidez gauzatuko dira.