Síguenos en redes sociales:

Lakondoa irekita, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroko eta egoitzako itxaron zerrenda amaitu da Araban

Ramiro Gonzálezek inauguratu du eguneko zentroko 20 plaza eta egoitzako 12 plaza konbinatzen dituen zentro berritzaile hori

Lakondoa irekita, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroko eta egoitzako itxaron zerrenda amaitu da Araban

Lakonda foru zentro berria errealitate bat da. Ramiro González Arabako diputatu nagusiak inauguratu du arreta integraleko baliabide berritzaile hau. Bertan, autismoaren espektroko nahasmendua, adimen desgaitasuna eta laguntza premia handiak dituzten pertsonak biziko dira. Ekipamendu berriak eguneko zentroko 20 plaza eta egoitzako 12 plaza konbinatzen ditu, eta horrek aukera ematen du eredu malgua eta erabiltzaileen profil desberdinetara egokitua eskaintzeko.

Abian jartzearen ondorioz, adimen desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroko eta egoitzako plazetako itxaron zerrendari amaiera eman zaio Araban. Hala iragarri du Ramiro Gonzálezek, eta nabarmendu du Lakondoak erantzuna ematen diola familiek duten premiazko beharrari, hau da, beren seme-alabek ahalik eta bizitzarik osoena izateko laguntza egokia izateari.

Lakondoa 18 urtetik gorakoentzat diseinatutako arreta integraleko zentroa da, hau da, eskola etapa amaitu ondoren, laguntza intentsiboa behar duten, eta laguntza hori zentro okupazionaletan edo laguntza konbentzionala duten etxebizitzetan eskaini ezin zaienentzat.

Joan den urriaren 22tik, erabiltzaileak pixkanaka sartzen ari dira, 19 eta 36 urte bitarteko gazteak. Eguneko zentroko 20 plazak esleituta daude jada, baita egoitzetako lau ere. Gainerakoak familia atsedenerako aldi baterako egonaldietarako eta etorkizuneko eskaeretarako erabiliko dira.

Familientzako laguntza

Zentroa Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen baliabideen arreta sarearen parte da eta arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen du, autonomia pertsonala hobetzera, muga funtzionalak konpentsatzera eta, funtsezko elementu gisa, familiei seme-alaben zaintzan laguntzera bideratua. Horretarako, diziplina anitzeko talde soziosanitario bat du, 20 profesionalek osatua, eta etengabeko garraio egokitua du, bizitza komunitarioan parte hartzea bermatzen duena.

Lakondoa 18 urtetik gorakoentzat diseinatutako arreta integraleko zentroa da

Arratzua-Ubarrundiako udalerrian kokatuta, Vitoria-Gasteiztik gertu, Lakondoa 1.000 metro koadroko zentroa da, eta kirol- eta aisialdi-jardueretarako egokitutako kanpoko eremuak ere baditu. Beheko solairuan, eguneko zentroko jardueretarako espazioak jarri dira, hala nola ikasgelak, psikomotrizitate gela, zentzumen estimulaziokoa, informatikakoa, lasaitze gela eta autonomia pertsonala sustatzeko lantegia. Solairu horretan jarri dira instalazio komunak ere: sukaldea, jangela, egongela, komunak, janaritegia, instalazio gelak, bulegoak eta aldagelak.

Lehenengo solairuan, bizitegi gunea dago, hiru modulutan banatutako banakako 12 gelaz osatua: egongela, komunak eta langileen gela, besteak beste. Baliabidearen kanpoaldean aisialdirako hainbat gune daude; esate baterako, pergola, jarduera fisikorako eremua eta baratzea sortzeko lekua.