Arabako Aldundiak 1,9 milio euro inbertituko ditu turismoko plataforma adimendun bat inplementatzeko
Arabako Foru Aldundiak turismoko plataforma adimendun bat inplementatuko du datozen hiletan. Europar Batasunaren finantzaketa duen proiektuak 1,9 milioi euroko lizitazio aurrekontua du, eta datu turistikoak neurtzeko eta alderatzeko sistema aurreratuak izango ditu.
Sistema horrek informazio "oso baliotsua" emango du, turismoa sustatzeko eta garatzeko estrategia "eraginkorragoak, efizienteagoak eta jasangarriagoak" diseinatzeko, aurkezpenean azaldu dutenez.
Cristina Gonzalez Enplegu, Merkataritza eta Turismoko foru diputatuak eta Iker Miranda Zerbitzu Orokorretako zuzendariak aletu dituzte ekimenaren helburu nagusiak.
"Proiektu honen bidez oso plataforma indartsu bat ezarriko dugu, lehenik eta behin gure turismo eskaintzaren baliabide nagusiak identifikatuko dituena eta, ondoren, Araba aisialdiaz gozatzeko, biltzarretara joateko edo negozioak egiteko aukeratzen duten bidaiarien ohiturei, mugimenduei eta lehentasunei buruzko datuak sistematikoki bilduko dituena", esan du Gonzalezek.
Bere hitzetan, informazio hori aztertzeak aukera emango die "Arabaren bilakaera beste helmuga batzuekin alderatzeko, hainbat aldagairen aurrerapena neurtzeko eta, batez ere, lurraldea kalitatezko helmuga jasangarri eta inklusibo gisa finkatzeko hobeto oinarritutako politikak eta estrategiak diseinatzeko".
Une honetan, proiektua lehiaketa aldian dago, 1.950.000 milioi euroko lizitazio aurrekontuarekin; kopuru horren %73 Europako funtsekin finantzatuko da, eta gainerako %27 Arabako Aldundiak. Esleipena 2026ko hasieran egingo da, eta, ordutik aurrera, plataforma garatzeko eta gauzatzeko lan teknikoak hasiko dira, 2026ko uztailean funtzionatzen hasteko.
Lehen fasean, turismoko plataforma adimenduna gune funtzional arin eta eskalagarri baten bidez zabalduko da, eta pixkanaka haziko da gaitasun berriak txertatuz. Hasierako gune horrek datuak atzitzeko eta kudeatzeko sistema aurreratuak integratuko ditu, enoturismoari, gastronomia turismoari eta industria turismoari lotutako baliabideen jarduera monitorizatzeko.
Gainera, bi tresna osagarrik sortutako informazioa prozesatuko du: ibilbide turistikoak pertsonalizatzeko sistema adimenduna, gai izango dena proposamen egokituak eskaintzeko eta bidaiarien bisita patroiei eta lehentasunei buruzko informazioa sortzeko; turismo txartel edo zerbitzuen eta onuren sarbidea zentralizatzen duen egiaztagiri digitala, aukera emango duena erabiltzaileek lurraldeko baliabide turistikoekin duten interakzioari buruzko datuak biltzeko.
Temas
Más en Araba
-
Gasteizko Udalak Lakuako agorespace berritzeko lanak hasi ditu, instalazioaren segurtasuna eta kalitatea hobetzeko
-
El decreto de las nuevas guardias nocturnas de los taxis de Vitoria entrará en vigor la víspera de Santiago
-
Los trucos de la ciudadanía vitoriana para combatir las noches de calor
-
El uso de las bicis eléctricas de MugiBIKE se ha triplicado seis meses después de su puesta en marcha