Foru Aldundiak onartu egin du Daorje enpresa duela bi urtetik Garbialdi enpresari ematen ari zitzaion papera eta kartoia biltzeko zerbitzuaren kontratua lagatzeko baimena.

Prozedura hori gauzatzearen ondorioz, datozen egunetan lagapen-eskritura formalizatu ondoren, Garbialdi arduratuko da zerbitzu horretaz datozen zortzi urteetarako, zerbitzuaren kudeaketari atxikitako baldintza teknikoen agirian ezarritako konpromiso berberekin. Horregatik, papera eta kartoia behar bezala biltzeaz gain, eskura jarri beharko dituzte baliabide material berriak, hau da, edukiontziak eta kamioiak.

"Foru Aldundian lan egin dugu zerbitzua ematean behin eta berriz egin diren ez-betetzeei konponbidea emateko, eta kontratua lagatzearen formulak ahalbidetzen digu kontratuaren baldintzak errespetatzea eta zerbitzua bermatzea herritarrei", azpimarratu du Saray Zárate Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Saileko diputatuak. 

Papera eta kartoia biltzeko zerbitzua

Zerbitzu horren barruan sartzen dira, adjudikaziodunaren beraren instalazioetan papera eta kartoia jasotzeaz eta kudeatzeaz gain (instalazioek pisatzeko baskula izango dute), edukiontziak jartzea, edukiontzi sareari eta, oro har, zerbitzuari atxikitako baliabide guztiei dagozkien mantentze lanak eta konponketak egitea.

Enpresak edukiontzi sarearen bidez bildutako paperaren eta kartoiaren karakterizazioak egin beharko ditu urtero, jarraipen txostenak egin beharko ditu, eta zerbitzuari atxikitako edukiontzien eta ibilgailuek jarraitutako ibilbideen inbentario erregistroa eguneratuta eduki beharko du. Ibilgailu horiek lokalizazio gailuak izango dituzte.

Era berean, egungo edukiontzien ordez (1.080), karga bertikalekoak eta kako bikoitza dutenak, bilketa automatizatua eta aldebikoa egiteko gai den krokatze sistema duten karga bertikalekoak jarri beharko dira.