Gasteizko Herrandarren kaleko ingurua bulebar berri handi bihurtzeko lanek erritmo onean jarraitzen dute, eta Done Jakue hiribidea moztu beharko da ibilgailuentzat Jose Mardones eta Herrandarren kaleen artean, astelehen honetatik.

Bidea zirkulaziorako itxita egongo da eta Herrandarren kalera iritsi nahi duten ibilgailuek Jose Mardones eta Urriaren 12a kaleetatik joan beharko dute

Bidea zirkulaziorako itxita egongo da eta Herrandarren kalera iritsi nahi duten ibilgailuek Jose Mardones eta Urriaren 12a kaleetatik joan beharko dute.

Gasteizko Udaleko iturriek azaldu dutenez, zirkulazioan egingo den aldaketa horri esker, proiektuaren ardura duen enpresak Amvisa berritzen ari den kolektoreko erregistro kamera eta udal sareen kanalizazioa egin ahal izango ditu.

Mozketak zortzi aste inguruko iraupena izango du

Mozketak zortzi aste inguruko iraupena izango du. Gainera, tarte horreta, eta oraindik ere zehaztu gabe dagoen datan, bi astez moztuko dute Herrandarren eta Frantzia kaleen arteko Done Jakue hiribideko zatia, eta Frantzia kalera iristeko Askatasun kalea erabili beharko da. Ibilbide eta saihesbide guztia behar bezala seinaleztatuta egongo dira.

Proiektuaren inbertsioa 12 milioi eurokoa da

Proiektuaren inbertsioa 12 milioi eurokoa da eta Espainiako Gobernuaren Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Bioaniztasuna Fundazioaren laguntza jaso du, Europar Batasuneko NextGenerationEU funtsekin finantzatutako Susperraldi, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan.