Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, uztailaren 17an, eguraldi egonkorra eta tenperaturaren igoera. Ipar isurialdean zerua ezta erabat garbi egongo, tarteka hodeitsu ikusiko dugu; hegoaldean, berriz, eguzkitsu egongo da, hodei gutxirekin.
Haizea aldakor eta ahul ibiliko da goizean eta eguerditik aurrera ipar-ekialdetik finkatuko da; arratsaldean, gainera, barnealdean indartu egingo da, bolada gogor batzuekin Araban. Tenperatura maximoek 25 graduak gaindituko dituzte kostaldean eta 30 graduak barnealdean; Ebro ibarrean baliteke 35 gradura iristea.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, hego-osagaia nagusituz
Hiriburuetan, Baionan 16 gradu espero dira gutxienez eta 27 gehienez, Bilbon 16 gutxienez eta 29 gehienez, Donostian 14 gutxienez eta 26 gehienez, Gasteizen 11 gutxienez eta 33 gehienez, eta Iruñean 14 gutxienez eta 34 gehienez.
Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, hego-osagaia nagusituz, eta eguerdi inguruan ipar-ekialdetik finkatu eta zakartu egingo da, 3-4koarekin; itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskirria, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu, eta egunaren amaieran metro erdi ingurukoak. Itsasgorak 01:49an eta 14:25ean izango dira, eta itsasbehereak 08:02an eta 20:31n. Uraren tenperatura 21 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.