Arabako Foru Aldundiko gobernu kontseiluak Añanako Gatz Harana Fundazioari eta Santa Maria Katedralaren Fundazioari urtero egiten dizkien ekarpenak onetsi ditu astearte onetako bileran, Kultura eta Kiroletako Sailaren proposamenez, eta orotara 1.491.241 euro banatuko dizkie.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Arabako Foru Aldundiatik azpimarratu dutenez, hain zuzen, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak azaldu duenez, "Santa Maria Katedralaren Fundazioak 799.005 euro jasoko ditu, aurreko urtean baino 10.664 euro gehiago", azpimarratu du Arabako ahaldun nasugiak.
Gasteizko tenplurik deigarriena eta balio historikorik handiena
Ildo beretik, iturri berberek azpimarratu zutenez, Gasteizko tenplurik deigarriena eta balio historikorik handiena duena osorik zaharberritzeko plan zuzentzailea kudeatzeaz eta garatzeaz arduratzen da fundazioa, eta, horregatik, "oinarrizko tresna" da eraikina eta haren ingurua arkitekturaren, gizartearen eta kulturaren aldetik berreskuratzeko.
692.236 euroko ekarpena
Bestalde, Añanako Gatz Harana Fundazioari dagokionez, foru erakundeak 692.236 euroko ekarpena egingo dio, hau da, iaz baino 10.637 euro gehiago. Añanako Gatz Harana eta haren ingurunea finkatu, leheneratu eta osorik birgaitzea da fundazioaren helburua.
Beste gai batzuk
Bestalde, Arabako Foru Aldundiak eta SEA Arabako Enpresak-ek asmo handiko proiektu bat jarri dute abian, maisua-ikastuna eredua berreskuratzeko, baina garai berrietara egokituta, prestakuntza dualaren eta prestakuntza kontratuen bidez. Ekimenaren helburua da 16 eta 30 urte bitarteko Arabako 40-45 gazteri prestakuntza jasotzen jarraitzeko aukera ematea eta, aldi berean, eskuratutako ezagutzak lanpostu batean praktikan jarri ahal izatea.
Prestakuntza teorikoaren eta enpresetan lan egitearen konbinazio horrek parte hartzaileak lan merkatuan sartzea errazten du, eta, gainera, lehen egunetik Gizarte Segurantzan kotizatzea eta egindako lanagatik kobratzea ahalbidetzen die.
Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Saileko foru diputatuak eta Juan Ugarte SEAko zuzendari nagusiak proiektua aurkeztu dute gaur, eta azaldu dutenez, lankidetza publiko-pribatuaren bidez bi premia gurutzaturi erantzun nahi zaie: lanpostu bat aurkitzeko zailtasunak dituzten esperientziarik gabeko gazteak eta profil profesional jakin batzuk aurkitzeko arazoak dituzten enpresak.