Elkarrekin bizitzen ikasi V. Topaketak Artium Museoan Gasteizko Udalak sustatutako Zurrumurruen Kontrako Estrategian eta Elkarrekin bizitzen ikasi programan parte hartzen duten pertsonak, erakundeak eta mugimenduak bildu ditu.
Jardunaldian Pascual Borja Elkarbizitzarako eta Aniztasunerako zinegotziak hartu du parte, eta nahi hau adierazi du: “aurreiritzien begirada eta narrazioak eraldatzea, migratutako edo arrazializatutako pertsonengana hurbiltzea, eta biztanleen artean elkarbizitza baketsuarekin eta edozein diskriminazio mota (haren kausa edozein izanda ere) erabat deuseztearekin konprometitutako Gasteizko gizartea eta hiritarren sarea sendotzea”.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Emi Larrondoren (ikerlaria, aktibista, feminista, antiarrazista eta DJa) eta Cony Carranzaren (hiri-hezitzailea eta feminista) eskutik, ekitaldian parte hartu duten pertsonek bi proiektuen esparruan kulturartekotasunaren, hiri-memoriaren eta antikapazitismoaren (desgaitasuna duten pertsonenganako eta haien eskubideekiko errespetua eta haien aniztasuna onartzea eta balioestea) inguruan gauzatutako esperientziei buruz egin dute gogoeta.
600 laguneko sarea
“Egun proiektuarekin bat egin duten 600 pertsona baino gehiago ditugu. Guztiek dute interesa Gasteizek sare komunitario bizi bat izan dezan eta horren bidez kulturarteko elkarbizitza sustatzen duten jarduerak eta prozesuak garatzeko, aniztasuna baliotzat hartuta eta ahalik eta hiri inklusiboena eta parte-hartzaileena sustatuta”, azpimarratu du Pascual Borjak.