Euskadiko hiriburua Fiturren gaurtik igandera, urtarrilaren 28ra, bitarte egongo da zabalik ‘I Love/like Vitoria-Gasteiz’ sustapen-kanpaina berriarekin. Horren bidez, aukera-elementu gisa jasangarritasuna, historia eta enogastronomia aprobetxatuko dituen kalitatezko turismoa bultzatu nahi du.
Euskadiren standean kanpainaren ezaugarri diren bihotz formako hosto berdeak ikusgai dituzten irudiak eta merchandisinga daude, eta honako mezu hauek zabaldu nahi dituzte: “Gasteiz hiri bizia, berdea, irekia eta modernoa da, jasangarritasunaren aldeko apustua egin duena eta Espainiako hiriko lehen gune ekoturista izendatu dutena”, azpimarratu du María Nanclaresek, Ekonomia Sustapena, Enplegua, Merkataritza eta Turismoaren zinegotziak. Zinegotzia izan da Madrilgo Turismoaren Nazioarteko Azokan Gasteizko ordezkaritzaren burua.
“Asko dugu eskaintzeko: natura, ondarea, enogastronomia eta kultura eta kirol arloko ekitaldiak. Izan ere, hiria ezagutzen duena maitemindu egiten da: ‘I love Vitoria-Gasteiz’”, adierazi du zinegotziak.
Ifeman Gasteiz sustatuko dute mezuetako batzuk dira hauek: ‘I love Green Capital’, ‘I love Green Tourism’, ‘I love cultura singular’, ‘I love gastronomía’, ‘I love enoturismo’ eta ‘I love Green Congress’. Irudien bidez, Udalak honako ezaugarri hauek betetzen dituen hiri gisa erakutsi du Gasteiz: Espainiako ekoturismoko lehen hiriko turismogune ziurtatua, mila urte baino gehiago dituen hiria, erreferente enogastronomikoa eta kongresuak, erakusketak eta beste ekitaldi batzuk egiteko ere jasangarria den turismogunea.
Turismo arloko ekintza-planarekin, Gasteizko Udalak bisitari kopurua handitu, adierazle batzuk hobetu (batez besteko gastua, adibidez) eta hiriko jarduera turistikoa urtaroen araberakoa izatea eragotzi nahi du.
“Datuek agerian utzi dute urte askoan egindako sustapen-lan ona eta Gasteiz modan dagoela esan dezakegu. Beraz, bisitan datozenei zerbitzurik onena eskaintzeko unea da”, adierazi du Nanclaresek.
Fiturren Udalak izango duen erakunde mailako agendak bilera teknikoak eta ekitaldiak jasotzen ditu eta, horien artean, bi hauek azpimarratu behar dira: Gasteiz eta Araba kirol arloko turismogune gisa sustatzea (gaur arratsaldean izango da, 16:00etan) eta 2024rako Gasteizko eta Arabako enbaxadoreak aurkeztea (bihar, osteguna, izango da, 11:00etan).