Zer eguraldi egingo du gaur Gasteizen?
Euri arinak goizean eta 13 gradu inguruko tenperaturak gaurko
Gaur, Gasteizen, zerua euri ahulez estalita egongo da gaur goizean, 13 gradu inguruko tenperaturarekin. Arratsaldean, zerua hodeitsu egongo da eta euria egingo du, 16 gradu inguruko tenperaturarekin.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmet Euskal Metereologia agentziatik azaldu dutenez, ostiral goizean giro lasaia izango dugu: giro argia izango da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Ebro ibarrean hego-ekialdeko haizea ibiliko da baina gainerako lekuetan suabea eta aldakorra izango da. Arratsaldetik aurrera bero-hodeiak garatuko dira eta han-hemenka zaparradak eta ekaitzak izango dira; ekaitzak jotzeko probabilitatea handiagoa izango da Nafarroan, eta bertan espero dira zaparrada handienak. Beste hainbat txokotan litekeena da egunak ateri eustea. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du egunaren bigarren partean. Tenperatura minimoak apur bat igoko dira. Maximoak, berriz, apur bat igoko dira barnealdean, eta kostaldean antzekoak izango dira.
Bihar, larunbatean, giro oso ezegonkorra izango da; euria edonon eta ugari egingo du eta tenperatura dezente jaitsiko da. Orokorrean zerua estalita egongo da eta euria gogotik egingo du zonalde guztietan. Baliteke zenbait momentutan ekaitzak jotzea eta zaparrada handiak izatea. Tenperatura 20 ºC-ren bueltan geratuko da. Eki-osagaiko haizea ibiliko da; hego-ekialdekoa nagusituko da Ebro ibarrean eta zakar ibiliko da.
Azkenik, igandean, zerua hodeitsu egongo da, kostaldean hodei gutxirekin geratzeko joerarekin eta hegoaldean oso hodeitsu geratzeko joerarekin. Zaparrada bakan batzuk bota ditzake, bereziki hegoaldean. Eki-osagaiko haizea ibiliko da: kostaldean eki/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia nagusituko da eguerdi inguruan, barnealdean hego-ekialdeko haize bizia, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, bereziki goizaldean eta gauean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira
Temas
Más en Araba
-
Convocan concentraciones para pedir "justicia por el euskera" tras la decisión judicial sobre la PAU
-
En imágenes: El programa Bestalde cumple tres décadas rompiendo barreras en Vitoria
-
El programa Bestalde cumple tres décadas rompiendo barreras en Vitoria
-
Los niños saharauis acogidos en Vitoria viajarán gratis en los autobuses urbanos