Síguenos en redes sociales:

Tenperaturak behera egingo dute gaur

Gaur tenperaturak apur bat behera egingo du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak azaldu duenez

Tenperaturak behera egingo dute gaurJorge Muñoz

Gaur tenperaturak apur bat behera egingo du, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak azaldu duenez.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, bertatik azaldu dutenez, larunbatean maximoek behera egingo dute, batez ere Kantauri isurialdearen barnealdean, baina beroak jarraipena izango du. Barnealdean maximoak 30 eta 35 º gradu artekoak izango dira eta hegoaldean 35 graduak gaindi daitezke. Kostaldean 28-30 graduren azpitik geratuko dira. Giroa eguzkitsua izango da, garrantzia txikiko erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Goizean haizeak iparraldera egingo du eta arratsaldean Araban eta Nafarroan apur bat zakartu daiteke.

Bihar, igandean, eguzkitsua eta beroa izango da, batez ere hegoaldean. Goizean goiz ipar partean hodei batzuk agertuko dira, baina goizak aurrera egin ahala desagertzera egingo dute. Arratsaldean mendi inguruetan bero-hodei batzuk ager daitezke. Hegoaldean, beste egun batez, beroa izango da protagonista, izan ere hego-ekialdeko haizea gailenduko da eta balio altuenek 35 gradu gaindituko dituzte. Ipar partean brisak giroa arinduko du eta kostaldean tenperatura ez da 30 gradura iritsiko.

Azkenik, astelehenean goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da. Hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean ipar-osagaira aldatuko da eta bizi ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da. Asteartean ere "goiz-lanbroa. Zerua hodei gutxirekin egongo da. Hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, arratsaldean brisa sartuko du. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".