Síguenos en redes sociales:

Zer eguraldia egingo du gaur?

behehodeiak ugarituko dira eta euri apur bat egingo du, Euskalmeten arabera

Zer eguraldia egingo du gaur?Jorge Muñoz

Gaur larunbata Britainiar uharteetako depresio bati loturiko fronte sistema batek eragingo du. Ondorioz, behehodeiak ugarituko dira, euri apur bat egingo du, batik bat ipar isurialdean, eta udako ohiko balioetara itzuliko da tenperatura. Bestalde, asteburuan Iberiar penintsularen mendebaldean aska bat sortzen joango da eta giroa ezegonkortu egingo du igandetik aurrera. Hala, igandetik asteartera bitartean baliteke zaparrada trumoitsuren bat edo beste agertzea, Euskalmetek iragarri duen bezala.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, gaur goiz-lanbroa izango ga. Goizaldean zerua hodei gutxirekin egongo da; goizean hodeiak ugarituko egingo dira mendebaldetik ekialdera zerua hodeitsu edo oso hodeitsu geratu arte, bereziki Kantauri isurialdean. Araba hegoaldean zerua tarteka hodeitsu egongo da arratsaldetik aurrera. Goizetik aurrera Kantauri isurialdean euri txikia egin dezake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da; goizean ipar/ipar-mendebaldetik finkatuko da ahul-bizi eta bolada gogorrekin arratsaldean Araban. Tenperatura minimoak gutxi edo nahikoa igoko dira eta maximoak nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira, bereziki barnealdean.

Bihar zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da egunaren lehen zatian eta gauean, bereziki Kantauri isurialdean; arratsaldean ostarteak agertuko dira. Zaparrada txiki-ertain eta trumoitsuak bota ditzake arratsaldetik aurrera. Ipar/ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin Araban arratsaldean. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez, eta maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira, bereziki barnealdean