Zer eguraldi egingo du gaur Gasteizen?
Larunbat goizaldean Kantauri isurialdeko zenbait lekuetan euri pixka bat egin dezake oraindik
Larunbat goizaldean Kantauri isurialdeko zenbait lekuetan euri pixka bat egin dezake oraindik; gauean ere zertxobait busti dezake. Gainerako orduetan, berriz, giro lehorra eta argia izango dugu. Egunaren bigarren partean ipar-mendebaldeko haizea bizi ibiliko da oraindik, batez ere kostaldean eta Ebro ibarrean. Eguneko tenperaturak gora egingo du, barnealdean batez ere, eta kostaldean igoera leunagoa izango da, Euskalmetek iragarri duen bezala.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, bihar ere zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu Kantauri isurialdean; arratsaldean hodeiak gutxitu eta zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da. Egunaren lehen partean euri txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da; egunaren bigarren partean ipar/ipar-ekialdera aldatuko da, bolada gogorren batekin haizeguneetan. Tenperatura minimoak gutxi igoko dira eta maximoak gutxi jaitsiko dira. Datorren astearen hasieran, "zerua tarteka hodeitsu egongo da. Ipar-osagaiko haize ahula ibiliko da. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira eta maximoak nahikoa edo nabarmen igoko dira", Euskalmetetik iragarri dutenez.
Azkenik, asteartean ere antzeko eguraldia egingo duela azpimarratu dute Eusko Jaurlaritzatik, zehazki, hauxe azpimarratu dute asteartearen iragarpenari dagokionez: "goiz-lanbroa eta lainoa. Zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, hego-osagaia nagusituz. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da".
Temas
Más en Araba
-
En imágenes: Las fiestas de Goikolarra dan el pistoletazo de salida
-
Arabako Aldundiak aurrekontu parte hartzaileak abiatu ditu, ekitatea eta partaidetza indartzeko berrikuntzekin
-
Iruña de Oca celebra este domingo su ya tradicional Día de las Autonomías
-
El Casco Viejo vuelve a ser el barrio que más quejas presenta ante la Síndica de Vitoria, seguido del Ensanche