Síguenos en redes sociales:

Giro ezatsegina gaurko

Eguraldiak udazken itxura hartuko du

Giro ezatsegina gaurkoOskar Gonzalez

Tenperaturen eta eguraldiaren aldaketa. Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak aurreratu duenez, udazkeneko eguraldia itzuliko da.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, "giro ezatsegina espero dugu ostegunean, eta eguraldiak udazken itxura hartuko du. Ipar partean zerua nahiko lainotuta egongo da eta zaparrada batzuk botako ditu. Hegoaldera, aldiz, hodei batzuk soilik iritsiko dira. Ipar-mendebaldeko haizea bizi-bizi ibiliko da. Egoera horrekin, tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira eta baliteke barnealdean aurreko egunekoak baino 10 gradu baxuagoak izatea". jakinarazi dute bertatik.

Bihar zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu Kantauri isurialdean. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu Kantauri isurialdean. Gainerako tokietan zaparrada txikiak botako ditu noizbehinka eta han-hemenka, probabilitate txikiarekin Araba hegoaldean. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin, eta oso gogor batzuekin kostaldean. Tenperatura minimoak gutxi jaitsiko dira. Tenperatura maximoak nabarmen edo asko jaitsiko dira, bereziki barnealdean. Eta ostiralean Euskalmetetik iragarri dutenez, "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da; egunaren amaieran hodeiak gutxituko dira". "Kantauri isurialdean zaparrada txikiertainak botako ditu, eta gainerako tokietan noizbehinka txikiak; arratsalde-gauean atertzera egingo du. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin haizeguneetan. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da", ondorioztatu dute.