Garapen Jasangarriaren Helburuei buruzko ilustrazioen erakusketa jasoko du Atariak
Irailaren 10era arte Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) buruzko erakusketa jasoko du
Atariak, Salburuako hezeguneen interpretazio-zentroak, irailaren 10era arte Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) buruzko erakusketa jasoko du. Erakusketaren izenburua da Inplikatuak eta hiru belaunalditako bederatzi euskal artisten begiradatik abiatuta GJHen inguruko gogoeta egitera bultzatuko gaitu. 18 ilustrazioren bidez, haien gogoetak, galderak eta emozioak daude ikusgai etorkizun “ederra eta jasangarria” sortzeko.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik jakinarazi zutenez, honako hauek dira erakusketan parte hartu duten artistak: Yolanda Mosquera arabarra; Janire Orduna Díaz, Lucía Bonilla eta Irati Eguren Arruti bizkaitarrak; eta Maite Rosende, Lorena Martínez Oronoz, Sandra Garayoa, Belén Moreno Zaldibar eta Ainara Azpiazu Aduriz gipuzkoarrak. Betalde, proiektuaren komisarioa Elena Rodríguez arkitektoa da. Erakusketak (analogikoki interaktiboa), gainera, ilustratzaileak gehiago ezagutzeko aukera eskaintzen du sorkuntza-tailerren bidez. Hurrengoa familiari zuzenduta egongo da eta irailaren 10ean egingo da, 16:30etik 18:00etara. Equilibrios ¿qué le pasa a nuestro planeta? izena izango du.
Bestalde, Gasteizko Udalak aste honetan bertan egin du Ogetan, hilaren 4an eta 6an, gizonezkoen pilota profesionaleko Andre Maria Zuriaren Torneoko finalaurrekoetara joateko bost pase bikoitz esleitzeko zozketa. Guztira, 488 eskaera jaso dira; ezarritako baldintzak egiaztatu ondoren (eskaera bakarra pertsona bakoitzeko egun bakoitzean), kopurua 475era jaitsi da; horietatik 123k hilaren 4ko finalerdian sartzeko eskatu zuten, eta 352k 6an.
Temas
Más en Araba
-
Vitoria cambiará los nombres de calles como Pintor Vicente Abreu y Pintor Carlos Sáenz de Tejada
-
Detenido un hombre de 73 años en Vitoria por coaccionar a su expareja
-
Finalizadas las obras en Vitoria del Centro de Fabricación Avanzada para la Automoción (BAM)
-
Tres personas detenidas por liderar en el norte de España una red de explotación laboral con casi medio centenar de trabajadores extranjeros