Zer egin ekainaren 4eko igande horretan?
Gasteiz bizikletaz ibiliko da BiziTourrekin
Grand Départ Pays Basque 2023 gero eta hurbilago dago eta BiziTourrekin ospatuko da, EAEko hiru hiriburutan familian gozatzeko txirrindularitza herrikoiaren festa Tourrari ongietorria emateko. Gasteizen datorren ekainaren 4an, igandez, Andre Maria Zuriaren plazan izango da 12:00etan.
Livia Lopezek (Kirol eta Osasunaren zinegotzia) eta José Luis Cimianok (Arabako Foru Aldundiko Arlo Estrategikoen zuzendaria) eta Jesús Ezkurdiak (Euskadi Fundazioaren presidentea) aurkeztu dute aste honetan Andre Maria Zuriaren Plazan BiziTour jaia. Era berean, hainbat txirrindulari eta txirrindulari ohi izan dira: Álvaro González de Galdeano; Iker Ballarín, Unai Cuadrado eta Andoni López de Abetxuko, Euskaltel-Euskadi taldeko profesionalak; Ibon Ruiz, Equipo Kern Pharma taldeko profesionala; Tania Calvo, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko profesionala; Juan Carlos Nájera, txirrindulari abenturazalea eta txirrindularitza ekitaldien antolatzailea; eta Ruth Brito, triatleta.
Grand Départ Pays Basque 2023 eta Euskadi Txirrindularitza Fundazioaren eskutik bi hilabete hauetan hiru ekitaldi antolatuko dira: Donostian (maiatzaren 7an), Vitoria-Gasteizen (ekainaren 4an) eta Bilbon (ekainaren 25ean).
BiziTour jaia, guztiontzako txirrindularitza ibilaldia, Tourreko giroarekin gozatu ahal izateko aukera paregabea da. Fête du Tour, Tourraren jaia, doako eta sarrera libreko ekitaldia, Frantziako Tourra Euskadira iritsiko dela ospatzeko. Pertsona guztiak 9 kilometroko gure ibilbidean modu ludikoan parte hartzera gonbidatuta daude. Guztiok egiteko moduko ibilbidea da eta erdigunetik, Gasteiz hiribidetik, Errege Katolikoen kaletik eta Judimendi hiribidetik igaroko da. Hori guztia, jai giroan, txirrindularitzaren kultura eta mugikortasun jasangarria sustatzeko helburuarekin. Gainera, animazioa, zozketak eta opariak izando dira.
Temas
Más en Araba
-
La Comisión Vasca de Acceso a la Información Pública da la razón a las familias de Abendaño en su petición de información sobre los comedores escolares
-
Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneak lau etxebizitza-bloke berri izango ditu Zapatari kaleko 98. eta 100. zenbakietan eta Hedegile kaleko 127. eta 129. zenbakietan
-
Arabako Foru Aldundiak Aemarrek esklerosi anizkoitzaren aurka antolatu duen 'Busti zaitez' kanpainarekin bat egitera dei egin die herritarrei
-
Álava entra este lunes de nuevo en alerta naranja por el calor