Vital Fundazioak Judit Neddermann-en folk sustraiko musika modernoa ekarriko du hirira
Abeslari eta konpositore katalana hainbat artistarekin lankidetzan aritu da
Vital Fundazioak Judit Neddermann kataluniar artista ezaguna ekarriko du Vitoria-Gasteizera ekainaren 9an. Folk sustraietatik eta musika modernotik elikatzen da eta abeslari ezagunekin lankidetzan aritu da. 8 euro balio dute sarrerek eta gaurtik aurrera eros daitezke www.fundacionvital.eus webgunean, Kordoi Etxean, edo leihatilan ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik aurrera, eskuragarri baleude. Kontzertua Vital Fundazioa Kulturunean izango da (Bakea kalea 5, Dendarabako 1. solairua), 20:00etan.
Judit Neddermann (Bartzelona, 1991) agertokian duen presentziagatik, ahotsagatik eta oso gauza garrantzitsuagatik nabarmentzen da, publikoa bere etxean balego bezala sentiarazten du, hurbiltasuna, enpatia eta energia transmititzen ditu-eta. Bere lurraldean oso ezaguna da, jarraitzaile asko baititu, eta bere lankidetzen artean Alejandro Sanzekin egindako duetoa nabarmentzen da, ‘Este segundo', artista ospetsuaren azken diskoan sartutako abestia, baina baita beste hainbat ospetsurekin egindako lanak ere, esaterako Jorge Drexler, Joan Manuel Serrat, Noa, Miguel Poveda, Macaco, Amaia edo Rozalén.
Hamar urtez, Neddermann Karibeko ‘The Gramophone Allstars’ mestizaje-bandako liderra izan zen; Schubert-en ‘Winterreise’ interpretatu du 'Quartet Brossa' klasiko garaikideko taldearekin batera; gure tradizio folkloriko aberatsean murgildu zen ‘Coetus’ perkusio-taldearen eskutik; edo Clara Peya piano-jotzaile sailkaezinarekin osatu zuen taldea.
Bosgarren diskoa kaleratu berri du aurten artistak. Brasilgo musikari eta iberiar folkloreari eskerrak emateko albuma. Estilo bi horiek eragin handia izan dute bere musika-ibilbidean, eta bera bezalako abesti alai eta naturalak aurkituko ditugu diskoan.
Temas
Más en Araba
-
En imágenes: Así ha sido el acto central en Vitoria de 'Mójate-Busti Zaitez'
-
Tirarse de bomba contra la esclerosis múltiple
-
Detenido en Vitoria tras ser sorprendido robando en una autocaravana
-
La Comisión Vasca de Acceso a la Información Pública da la razón a las familias de Abendaño en su petición de información sobre los comedores escolares