Udan ere... euskaraz!
AEK-k barnetegiak eskainiko ditu herritar interesatu guztientzat
Udaz gozatzen jarraitzeko, baina euskaraz, AEK-k programazio zabala eskaini du berriro, udako hilabeteetarako barnetegiak barne. Izen-emateak zabalik daude bero-hilabeteetan euskara praktikan jarri nahi duten arabar guztientzat.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, AEKtik azaldu dutenez, "alde batetik, zauden lekuan zaudela, AEK-k euskara gerturatuko dizu: etxe ondoan, hainbat euskaltegitan, ikastaroak eskainiko dira udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko. Informazio zehatza hurbilen dagoen euskaltegian eta AEKren webgunean. Era berean, zauden tokitik, online-ikastaroen eskaintza izango da, maila guztietan". "Beste alde batetik, barnetegiak: euskara egunerokotasunean bizitzeko aukera eskatzen dizugu. (Forua/Arantza/ Zestoa/Urepele/Mendikota) Horien artean, familia barnetegiak ere bai".
Izan ere, "udan denbora eta aukera gehiago izaten dira euskara ikasi nahi dutenak biltzeko; edozein tokitatik online, zure herrian bertan edo euskara entzungo den leku batera joateko, bertakoekin zein ikaskideekin euskaraz egiteko eta beste hainbat gauza ere euskaraz egiteko. Hori guztia, gainera, AEK-ko irakasleen eskutik, leku ederrean eta giro onean, udako giroan, hain zuzen", azpimarratu dutenez.
Ikastaroei dagokio, online-ikastaroak iraupen, helburu eta eduki askotarikoak izan daitezke, beti eskatzailearen beharrei egokituak (norbanakoak edo enpresak, ikastetxeak…). Ikastaro guztiak Moodle plataformaren bidez garatuak daude, eta garrantzi berezia ematen diegu talde-lanari, irakasleen jarraipenari eta erabilerari.
Temas
Más en Araba
-
Vital Fundazioak 94.760 euro banatuko ditu Arabako kirol klub eta erakundeen artean ekipamenduen erosketan laguntzeko
-
En octubre de 2027 se pondrá en marcha en Álava el campus universitario del vino
-
Sofocado el incendio de una furgoneta de reparto en el cruce entre la calle Chile y la Avenida Gasteiz
-
Alava contratará una nueva empresa de recogida de papel en las próximas semanas