Zer eguraldi egingo du gaur? Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egun eguzkitsua iragarri du asteko azken egunerako.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Euskalmetek iragarri duenez, gaur, igandea, giro eguzkitsua nagusituko da. Goizean goiz lainoguneak sortuko dira barnealdeko leku batzuetan eta goizean oraindik behe-hodeien tarte batzuk agertuko dira. Baina orduek aurrera egin ahala ostarteak gailenduko dira eta arratsaldea eguzkitsua izango da, goi-hodei batzuk baino ez dira agertuko. Tenperaturak gora egingo du eta maximoak 15-17 gradu ingurukoak izango dira. Goizean haize aldakor eta suabea ibiliko da, eguerditik aurrera iparraldera egingo du eta Ebro ibarrean zakar ibiliko da.
Astelehenean eguzkia jaun eta jabe izango da. Goizean goiz lainoa sor daiteke barnealdeko leku batzuetan, baina laster desagertuko litzateke eta bereziki hegoaldean oskarbi egongo da. Ipar partean ere giroa eguzkitsua izango da, baina noizbehinka behe-hodei batzuk ager daitezke, batez ere ipar-ekialdean. Ilunabarrean iparraldetik hasita behe-hodeiak ugaritu egingo dira. Tenperatura minimoak hotzagoak izango dira eta Arabako eta Nafarroako zenbait lekutan izotza egin dezake. Tenperatura maximoek ildo beretik jarraituko dute. Arratsaldean iparraldeko edo ipar-ekialdeko haizea ibiliko da.
Azkenik, etzi, asteartean, eguraldi lasaiak jarraipena izango du. Goizean barnealdean lainoa sor daiteke, baina hegoaldean giroa eguzkitsua izango da. Goizean Kantauri isurialdean behe-hodei batzuk agertuko dira eta baliteke tantaren bat uztea, baina arratsaldean hodeitza txikituz joango da. Ipar-ekialdeko haize leuna ibiliko da eta Nafarroa hegoaldean ziertzoak baretzera egingo du. Goizaldeko tenperaturak gora egingo du eta maximoetan ez da gorabehera handirik izango.