Ikastaro eta plaza gehiago kirol-instalazioetan 2022ko udako programan. Gasteizko Udalak udako programazio zabala eta jardueraz betea prestatu du, haurrek, gazteek eta helduek uda honetan aukera desberdinak izan ditzaten. Hala, atzo Kirol Zerbitzuak jakinarazi zuenez, guztira 404 ikastaro dira Udalaren kirol instalazioetan eta gizarte etxeetan, 7.579 plaza guztira.

Hala, eta ildo beretik, jakinarazi zutenez, ikastaro eta tailer horiek uztailean eta irailean egingo dira. Gainera, azpimarratu behar da, adierazi zutenez, pandemiaren egoerak hobetzeak eta murrizketarik ezak aukera eman dutela klase batetik bestera libre uzten ziren 15 minutuak kentzeko, aurreko denboraldiko ikastaro eta plaza kopurua gehituz. Hori da, hain zuzen ere, aurten aurreko udan baino ikastaro gehiago eskaintzea eragin duen alderdi nagusietako bat: egoera hobetzea koronabirusaren hedapenari dagokionez, eta hura zabaltzea saihesteko murrizketen amaiera. Horregatik, uda honetan eskaintzak zabalduago daude. Gainera, ikastaroak hilabetekoak (342) eta hamabostaldikoak (62) izango dira. Hizkuntzari dagokionez, guztira 65 ikastaro eskainiko dira euskaraz, eta 285 gaztelaniaz. Beste 54 ikastaro elebidun ere prestatuko dira: "Hain zuzen ere, euskarazko ikastaroen kopurua handitu izana da kanpaina honen berritasun nagusietako bat; izan ere, 2021ean 25 izatetik, aurten 65 izatera igaro dira eta ikastaro elebidunekin ere gauza bera gertatuko da, % 8 ugarituko baitira", azpimarratu zuten atzo Gasteizko Udaletik ikastoroei buruz egindako prentsaurrekoan. "Euskararen aldeko apustua egin dugu udako kirol-eskaintzan hizkuntza horrekiko dugun konpromisoaren erakusgarri gisa eta udaro hiritarrek egiten ziguten eskaria zelako. Gure ustez, garrantzitsua da bizilagunek ariketa fisikoa egiteko garaian erabili nahi duten hizkuntza aukeratu ahal izatea. Aurtengo kanpainan, gainera, plaza eta ikastaro kopurua handitu dugu jarduerei dagokienez pandemia aurreko normaltasunera itzuli garelako. Hori dela eta, aurtengo udan ez da aktibo egoteko aitzakiarik izango", aipatu zuen Livia Lopez Kirol eta Osasun arloko zinegotziak.

Berritasunen artean, aurten bi arduera berri egongo dira: batetik, Aquapaddle -uretan egiten den jarduera fisikoa-. "Parte-hartzaile bakoitzak ur gainean egoten den ohola izango du eta haren gainean egin beharko ditu tonifikazioko eta orekako ariketak", azaldu zuen. Bestetik, multijokoa -kirol aurreko jarduera hau gazteei zuzenduta dago eta ezagutza, kirol-espezialitate ugari egitea eta oinarrizko motrizitate-trebeziak eskuratzea bultzatzeko estrategiak eskaintzea du helburu-. Berritasunez gain, ohiko programazioa egongo da: aquaerobic, aquagym, forma fisikoa, luzaketak, GAP, igeriketa, G-Pump, tai-chi eta yoga, besteak beste.

Izen-emateak ekainaren 8ko 08:30ean hasiko dira eta ohiko bitarteko eta kanaletatik egin ahal izango dira: gizarte-etxeetako eta kiroldegietako informazio-zerbitzuetan, mendizorrotzako Kirol Esparruan eta Gamarra Parkean, hiritarren arretarako bulegoetan, 010 informazioa emateko telefonoan edo Udalaren webgunean. Aipatu beharrekoa da Mendizorrotzako kirol-esparruan antolatutako ikastaroetan harpidedunek bakarrik eman ahal izango dutela izena, eta Gamarrakoetan harpidedunek edo udako abonua dutenek, Gasteizko Udaletik ondorioztatu zutenez.

Bestalde, ohar gisa, "Udalaren kirol-instalazioetarako abonuak abantaila asko ditu: % 40ko deskontua udal-jardueretan edo Igerilekuak, izotz pista nahiz aldagela eta dutxak erabiltzekoa". "Gamarrako edo Mendizorrotzeko udako ikastaroetan izena emateko, nahitaezkoa da udalaren gizarte etxe eta kirol instalazioetako bazkide izatea, edo, Gamarraren kasuan, udako denboraldirako abonamendua edukitzea. Bazkideak ez direnak dagokion noizbehinkako baimena edo eguneko sarrera atera behar dute, izena emateak ez duelako kirol guneetara sartzeko eskubiderik ematen".

Eskaintzak. Ikastaro eta tailer horiek uztailean eta irailean egingo dira. Gainera, azpimarratu behar da, adierazi zutenez, pandemiaren egoerak hobetzeak eta murrizketarik ezak aukera eman dutela klase batetik bestera libre uzten ziren 15 minutuak kentzeko, aurreko denboraldiko ikastaro eta plaza kopurua gehituz. Hori da, hain zuzen ere, aurten aurreko udan baino ikastaro gehiago eskaintzea eragin duen alderdi nagusietako bat: egoera hobetzea koronabirusaren hedapenari dagokionez, eta hura zabaltzea saihesteko murrizketen amaiera. Horregatik, uda honetan eskaintzak zabalduago daude. Gainera, ikastaroak hilabetekoak (342) eta hamabostaldikoak (62) izango dira. Hizkuntzari dagokionez, guztira 65 ikastaro eskainiko dira euskaraz, eta 285 gaztelaniaz. Beste 54 ikastaro elebidun ere prestatuko dira: "Hain zuzen ere, euskarazko ikastaroen kopurua handitu izana da kanpaina honen berritasun nagusietako bat; izan ere, 2021ean 25 izatetik, aurten 65 izatera igaro dira eta ikastaro elebidunekin ere gauza bera gertatuko da, % 8 ugarituko baitira", azpimarratu zuten atzo Gasteizko Udaletik ikastoroei buruz egindako prentsaurrekoan. "Euskararen aldeko apustua egin dugu udako kirol-eskaintzan hizkuntza horrekiko dugun konpromisoaren erakusgarri gisa eta udaro hiritarrek egiten ziguten eskaria zelako", aipatu zuen Livia Lopez Kirol eta Osasun arloko zinegotziak.