Ez da batere erraza kalitatezko planen eta askotariko programazioaren bidez gazteen agenda betetzea. Prozesu horretan laguntzeko, Udaleko Gazte Informazio Bulegoak gida bat prestatu du, Gasteizko familiei uda honetarako laguntza emateko. Hala, eta ildo horretatik jarraituz, gida honetan, hainbat proposamen egin nahi dituzte gazteentzako kalitatezko programazioan laguntzeko. Gasteizko Udalak atzo jakinarazi zuenez, "Gasteizko Udaleko Gazte Informaziorako Bulegoak Eta uda honetan, zer? gida argitaratu du, gazteek beren uda antolatzeko baliabideekin eta jarduerekin". Gida urtero argitaratu izan da, baina oraingoan formatu berri-tzailearekin eta bertsio irisgarrian aurkeztu da, gazte guztiek gozatu ahal izan dezaten. Hala, gida honi esker, gazteek honako atalak kontsultatu ahalko dituzte: Bidaiak, Lana, Prestakuntza, Jarduerak eta Boluntariotza, hain zuzen ere. Gida Gasteizko Gazteria Zerbitzuaren webgunean dago, eta aipatutako atal horietako bakoitzak PDF propioa du "kontsulta errazteko eta sare sozialen eta mezularitzako aplikazioen bidez errazago parteka-tzeko", ondorioztatu zuten. Horretaz gain, erakusketa bat antolatu da gidaren edukiekin. Hauxe, apirilaren 11tik irailaren 15era egongo da ikusgai Gazte Informaziorako Udal Bulegoan (Espainia plaza 1, behea. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara; eta astearte eta ostegunetan, arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara).
- Multimedia
- Servicios
- Participación