Ingurumena zaintzearen garrantzia ezagutuko dute, txikitatik, modu sortzaile, dibertigarri eta ezberdin batean. Hasi da Araban Greenpower Iberia-Bridgestone ibilgailu elektriko eta ekologikoen zirkuituaren lehen edizioa (http://circuitogreenpower.com). Proba hori Laudion egingo da. Soluzio aurreratuetan eta mugikortasun jasangarrian munduko liderra den Bridgestonek antolatzen eta babesten du lehiaketa estatuan, Alfonso Libano Firestone fundazioarekin batera. Gainera, Arabako Foru Aldundiaren eta Laudioko Udalaren babesa ere badu ekimenak.

Arabako Foru Aldundiak atzo aurkeztu zuen lehen edizioa. Bertan izan ziren Ana del Val, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua eta Gazteriaren Foru Erakundeko arduraduna; Miguel Moral, Alfonso Libano Firestone Fundazioko patronoa; Paul Riley, Greenpower Iberia programako presidenteordea, eta Ander Añibarro, Laudioko alkatea. Eta zehaztu zutenez, apirilaren 13an Bilbon abiatu eta igande horretan Bermeotik igaro ondoren, ekimena Laudion izango da lehen aldiz apirilaren 3an, hain zuzen ere. Aurkezpenean azaldu zutenez, Circuito Greenpower-Bridgestone hezkuntza programa autoen lasterketa multzo bat da; parte hartzaileak bederatzi eta 25 urte bitarteko haurrak eta gazteak dira, eta auto elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute parte hartu ahal izateko. Proba horietan, kontuan hartzen da, batez ere, ibilgailuak aurretik ezarritako ibilbide bati zenbat bira emateko gai diren. Auto guztiek motor elektriko eta bateria berdinak dituzte, baina nork bere erara eraiki dezake autoaren karrozeria, bai eta haren alderdi mekaniko eta elektrikoak ere, errendimendua hobetze aldera. Lehiaketetan, irabazlea bateria agortu gabe kilometro gehien egitea lortzen duena da; beraz, ez du azkarrenak irabazten, baizik eta energiaren ikuspegitik modu eraginkor eta jasangarrian gidatzen duenak.

Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak oso positibotzat jo zuen ekimena, eta balioetsi zuen, halaber, lehiaketan azkarrena ez saritzea, beste lehiaketa batzuetan gertatzen den bezala. "Ezin genuen horrelako proba batean laguntzeko aukera galdu; lehenik eta behin, gazteen prestakuntzarako onuragarria delako, eta prozesu osoan zehar aisia eta dibertsioa izatea baitakar, baina, batez ere, lehiaketa sistemaren helburua ez delako azkarrena saritzea, baizik eta modu eraginkor eta jasangarrienean gidatzen duena, eta 2030 Agendaren garapen jasangarriaren helburuak lortzeko inplikatuta dagoen erakundea garen aldetik, lortu nahi dugun helburuetako bat da hori, zalantzarik gabe", adierazi zuen. "Horrenbestez, arrakasta lortzeko osagai guztiak ditu lehiaketak: gazte jendea, prestakuntza, aisia, balioak eta jasangarritasuna", erantsi zuen.

Ildo horretatik jarraituz, Alfonso Libano Firestone Fundazioko patrono Miguel Morale-en hitzetan: "Ekitaldi hau Bridgestonerekin batera sustatzen dugu, ziur baikaude hezkuntza, eta zehazki Steam hezkuntza, zutabe garrantzitsua dela Bizkaiko berrindustrializazioan eta haren ekosisteman, eta hori da gure fundazioaren helburu garrantzitsuena. Parte hartzen dugu, halaber, sinetsita gaudelako berrindustrializazioa eraginkorragoa izango dela sektore publikoa eta sektore pribatua lankidetzan aritzen badira, eta ikusten dugu ekimen honetan lankidetza hori egon badagoela, eta, gainera, hezkidetza gauza-tzeko bitarteko bikaina iruditzen zaigu". Eta gaineratu zuen: "Ziur gaude honelako ekimenek hezkide-tza bultza dezaketela, eta sustatu dezaketela neskak gero eta erosoago sentitzea lanbide zientifikoak eta teknikoak aukeratzen". Foru Aldundiatik azaldu zutenez, Emerson Fittipaldiren imitatzaile horiek eskolaz kanpoko ordutegian garatzen dituzte, eta horrek Steam -Science, Technology, Engineering and Mathematics- trebetasunak garatzea ahalbidetzen du. Izan ere, "taldeek ingurumenaren aldetik arduratsuak diren prototipo elektrikoetan oinarrituta proiektatzen eta eraikitzen dituzte beren autoak, adin bertsuko taldeekin neurtu ahal izateko". Lehiaketa apirilaren 3an, Erdiguneko Plazan -10:00etatik 14:00etara-, egingo da, eta, bertan, Arabako eta Bizkaiko hainbat ikastetxetako hamar bat taldek hartuko dute parte (neska talde bat, bi mutil talde eta hainbat talde misto). Goblings izeneko modalitate honetan bederatzi eta hamaika urte bitarteko Lehen Hezkuntzako haurrek hartuko dute parte.

Hasiera. Atzo eman zioten hasiera Laudion ibilgailu elektriko eta ekologikoen Greenpower Iberia-Bridgestone zirkuituaren Arabako probaren lehen edizioari

(http://circuitogreenpower.com). Soluzio aurreratuetan eta mugikortasun jasangarrian munduko liderra den Bridgestonek antola-tzen eta babesten du lehiaketa estatuan, Alfonso Libano Firestone fundazioarekin batera. Gainera, Arabako Foru Aldundiaren eta Laudioko Udalaren babesa ere badu ekimenak.

Aurkezpena. Arabako Foru Aldundiak atzo aurkeztu zuen lehen edizioa. Bertan izan ziren Ana del Val, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatua eta Gazteriaren Foru Erakundeko arduraduna; Miguel Moral, Alfonso Libano Firestone Fundazioko patronoa; Paul Riley, Greenpower Iberia programako presidenteordea, eta Ander Añibarro, Laudioko alkatea. Eta zehaztu zutenez, apirilaren 13an Bilbon abiatu eta igande horretan Bermeotik igaro ondoren, ekimena Laudion izango da lehen aldiz apirilaren 3an, hain zuzen ere. Aurkezpenean azaldu zutenez, Circuito Greenpower-Bridgestone hezkuntza programa autoen lasterketa multzo bat da; parte hartzaileak bederatzi eta 25 urte bitarteko haurrak eta gazteak dira, eta auto elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute parte hartu ahal izateko. Proba horietan, kontuan hartzen da, batez ere, ibilgailuak aurretik ezarritako ibilbide bati zenbat bira emateko gai diren. Auto guztiek motor elektriko eta bateria berdinak dituzte.