- Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko +55 Elkartegien programak, bere jarduera zikloaren barruan, beste lau jarduera oso interesgarri antolatu ditu hil honetarako, guztiak ere Nazio Batuen 2030erako Garapen Jasangarrirako Agendaren hainbat helbururekin lotuta; zehazki, hauexekin: 3 (osasuna eta ongizatea), 11 (hiri eta erkidego jasangarriak), 12 (ekoizpen eta kontsumo arduratsua) eta 13 (klimaren aldeko ekintza).

"Jarduera horiek guztiak Ikerbasqueko BC3ko irakasle eta arloan aditu Unai Pascualek moderatuko ditu, eta martxoaren astelehen guztietan izango dira, 17:00etan, aurrez aurreko formatuan, edukiera librearekin, osatu arte. Argibide gehiago, hemen: +55 elkartegiak (araba.eus)", azaldu zuten atzo Arabako Foru Aldundiatik.

Programaren barruan, Martxoaren 7rako Klima aldaketak giza osasunean dituen erronka handiak (Rafael Bengoa eta Cristina Linares) antolatu dute. Martxoak 14 rako Birpentsatzen nola elikatu klimaren krisiaren aurrean (María José Sanz eta Julen Martínez de Santos); hilabete berdinean baina 21an Ura klima larrialdiaren jomugan (Elisa Sainz de Murieta eta Iñaki Antigüedad), eta azkenik, martxoaren 28an, Birpentsatzen hiriek zer eginkizun izango duten klima aldaketaren aurkako borrokan (Marta Olazabal eta Imanol Zabaleta). Hala, interesdunek osasunari, ongizateari eta iraunkortasunari buruzko jarduera horiek egin ahal izango dituzte, besteak beste, programazioari esker. -