Berdintasunaren aldeko itun soziala egin dute
Eledunen Batzarrak onartu du 'Generation Equality' proiektuari atxikitzeko erakunde-adierazpen
Generation Equality nazioarteko proiektua NBE Emakumeak erakundeak diseinatu zuen Beijingo Emakumeen IV. Mundu Konferentziaren 25. urteurrena ospatzeko (1995). Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeak aktiboki parte hartu zuen proiektu horretan, eta Generation Equality ekimenak eskaintzen zuen esparrua baliatu nahi izan zuen Euskadik berdintasunarekiko konpromisoan beste urrats bat eman zezan sustatzeko.
"Hala, 2020ko ekainetik aurrera, Emakundek bere egin zuen ekimena, eta orain berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritarrean amaitzen den prozesu bihurtu zuen", gogorarazi zuten atzo Gasteizko Udaletik. Itun horretara iristeko, "Emakundek Generation Equality-k eskaintzen zuen metodologia erraztu zien euskal eragile sozial, ekonomiko eta politiko guztiei, erakunde horiek berdintasunarekiko konpromisoan beste urrats bat eman zezaten eta berdintasunaren lorpena bizkortzeko dinamikak sor zi-tzaten". Gasteizko Udalak bat egin zuen ekimen horrekin.
"Generation Equality proiektuaren baitan, hau da Gasteizko Udalak hartu beharreko konpromisoa: Gasteizko Udalean genero-ikuspegia duten aurrekontuen prozesua sendo-tzea". Ondorioz, Vitoria-Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak adierazten du bat egiten duela Berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako itun sozial eta herritar baten aldeko Generation Equality proiektuarekin, hain zuzen ere, atzo Gasteizko Udaleko iturriek azpimarratu zutenez prentsa-ohar baten bitartez.
Temas
Más en Araba
-
Musikeneko ikasleek Gasteizko Udal Musika Bandaren entseguetan parte hartuko dute
-
Abierto el plazo para participar en los Premios Vitoria-Gasteiz de traducción a euskera de literatura infantil y juvenil
-
UAGA celebra su asamblea en Arcos de Quejana con la vista puesta en el futuro
-
Accolade Park Vitoria West levantará un parque industrial de casi 12.000 m2 en Jundiz