abonetako loteria edo Umearena ilusiozko sinonimoak dira. Sariaren irabazleetako bat izateko ilusioa, laguntza ekonomiko txiki edo handi bat jasotzeko ilusioa. Baina, nolanahi ere, Eguberrietan baikortasunez betetako ilusioa. Umearen Loteriak bigarren aukera ematen die lehenengoan zortea izan ez dutenei; sari gutxiago banatzen dira hemen, baina aukera gehiago daude. Eta egun hauetan, Arabako familiek Umearen loteriaren aldeko apustua egin dute, loteria-administrazio batzuek dioten bezala. Baina urtean zehar, zer?

Abenduaren 22ko eta urtarrilaren 6ko loteria tradizioan parte hartzen dute gazteek eta helduek. Are gehiago, administrazioek diotenez, haurrek etxean ikusten duten eta helduaroan jarraitzen duen tradiziotzat har daiteke; belaunaldiz belaunaldi igarotzen den tradizioa. Loteria Administrazioko 22. zenbakiko Miriam Sarasuak dioenez, ez dago genero-bereizkeriarik joko honi dagokionez; adin desberdinetako gizonek zein emakumeek jokatzen dute. Baina urtean zehar hauteman daitezke, ordea, aldeak sozietateak egiten dituen apustuei dagokienez. Adibidez, nabarmendu behar da Arabako familietako adineko pertsonek loteriaren aldeko apustua egiten jarraitzen dutela urtean zehar. "Adinekoek ohitura handiagoa dute loterian urtean zehar jolasteko, gazteek beste joko ba-tzuk aukeratzen dituzten bitartean", dio. Adibidez, ostegunetan jolasten den loteriak hiru euroko prezioa du, eta urtean zehar finko mantentzen da, eta sari nagusia 30.000 euroraino heldu daiteke. "Gabonetako loteriarekin alderatuz gero, ez da diru asko, baina 30.000 euro diru nahikoa da arazo batzuk konpontzeko, eta hiru euroren truke baino ez da", aitortu du.

Loteria horrez gain, loteria berezi bat ere badago, 15 eurokoa. Izan ere, prezio hori duela gutxi igo da, lehen euro gutxiago balio baitzuen. "Loteria berezietan askoz diru gehiago irabaz daiteke. Gu, gure aldetik, ez gaude ados loteria honetan gehitu duten igoera ekonomiko txikiarekin, uste baitugu kaltegarria izan daitekeela hura saltzeko, baina, hala ere, esan dezakegu loteria bereziaren dezimo horrek ere bere publikoa duela, irabaz daitekeen saria altua baita", azaldu du. Zehazki, 15 euro horiengatik, jokatzen duenak 150.000 euro ere irabaz ditzake. Eta, azkenik, larunbatetako loteria ere badago, sei euroren truke 60.000 euro ere irabaz baitaitezke. Hala, horrelako apustuetan, adineko pertsonak dira ilusio gehien jartzen dutenak, eta gazteak ilusio horretan sartzen dira Gabonetako loterian, eta Umearen loterian esperientzia hori errepika-tzen dute.

Nabarmendu duenez, gazteek loterian gutxiago jokatzen badute urtean zehar, horrek ez du esan nahi aberats bihurtzeko ilusioa galtzen dutenik edo eguneroko bizitzan lagunduko dien aparteko diru txiki bat irabazteko ilusioa galtzen dutenik. Horregatik, Administrazio honen arduradunak azaldu du ilusio hori beste joko batzuetan jartzen dutela, Primitiban, esaterako, eta irabaztea jendeak uste duena baino errazagoa edo ohikoagoa dela. "Gasteizen bakarrik, jendeak uste baino sari gehiago banatzen dira", dio.

Erregeetako Loteria iaz bigarren saria, Bizkaian eta Nafarroan egokitu zen. Zehazki, Erandion, Ermun (Bizkaia), San Andrianen eta Tuteran (Nafarroa) egokitu zen. Hirugarren saria Derion, Ermuan, Azkoitian, Lasarten, Donostian, Hondarribian, Iruñean, Altsasun eta Cordovillan jausi zen. Bestalde, 19.570 zenbakiak irabazi zuen sari nagusia. Dezimo gehienak Bilboko Zorrotza auzoan saldu zituzten; Donostiako Altza auzoan, ordea, bi dezimo ere saldu zituzten. Saria oso banatuta egon zen. Araban, tamalez, ez zen sari garrantzitsurik egokitu.

Lehen sariak dezimoko bi milioi euroko banatzen ditu; bigarrenak, berriz, serieko 750.000 euro. Hirugarren sari bat ere badago, 250.000 euro serieko. Azkenik, 3.500 euroko 20 sari eta 1.000 euroko beste 1.400 sari ere.

"Ilusio handia daukat. Uste dut aurten Eregeen Loteriak ilusioz beteko duela Gasteiz", diote administrazio honetatik. Marta Corcuerak, 14. administraziokoak, jarritako ilusioaren antzekoa da. Bere administraziotik ilusioz beterik daudela dio, abenduaren 22an banatu ez zen zortea gasteiztarren eta arabarren artean banatzeko. "Arabarrek ez dute ilusioa galtzen. Eta oso gauza ona da, egun hauetan hasi dira nabaritzen loteria horren salmentak, nahiz eta oraingoz astiro joan, baina normala da; aste hauetan, Gabonetako loteriarekin egotea da ohikoena", ondorioztatu du.