kasketak amaitu ondoren lehen lana aurkitzea ez da erraza gazte askorentzat. Haiei laguntzeko eta hainbat tresna emateko, Europako Biltzar Jauregiak lan-orientazioari eta enplegagarritasunari buruzko jardunaldia ospatu zuen atzo. Gaur ere jardunaldi horien bigarren eguna ospatuko da.
Hala, Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapen eta Foru Administrazio Sailak sustatutako ekimenak, Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuaren eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeen sarearen (Ikaslan Araba eta HETEL, hurrenez hurren) babesa du. Jardunaldietako jarduerak kolektibo ezberdinei zuzenduta daude. Batetik, atzoko egunean, Arabako ikastetxeetako Lanbide Heziketako ikasleei, zeharkako gaitasunak hobetzera edo haien lan-orientazioa erraztera bideratutako tailerrekin; eta bestetik, gaur ospatuko den bigarren egunean, lan bila edo lana hobetzeko egoeran dauden Lanbide Heziketako tituludunei zuzenduta daude jarduerak, Arabako hamar bat enpresarekin bildu ahal izango dira besteak beste, baita Lanerako Prestakuntza eta Orientazioko irakasleei ere. Hala, Jesús Losada Lanbideren Enplegurako Prestakuntzako zuzendariak DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian azaldu zuenez, jardunaldiak "arrakastatsuak" izan ziren. Bere hi-tzaldian, Lanbideren atari publikoan alta emateak duen garrantzia azaldu zuen. Bertan, lan-eskaintzak jasotzeaz gain, enplegu-eskariei buruzko informazioa eta hainbat prestakuntza ere eskura daitezkela azaldu zuen. Bestalde, Xabier López de Santiagok, Araban Hetel-en ordezkari eta Egibideko LHko zuzendariak, adierazi zuen atzoko jardunaldian ikasleak interesatuta agertu zirela eskaini ziren lau tailerren aurrean. Ikasle bakoitzak bere intereseko bi tailerrak aukeratu ahal izan zituen eta, bere esanetan, oso harrera ona izan zuten.