Euskal Autonomia Erkidegoan apirilean, maiatzean eta ekainean erregistratutako heriotzen kopuruak behera egin du, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak emandako azken datuen arabera. Horrela, Heriotzen estatistika txostenean jakinarazi dute covid-a heriotza horien ehuneko seiren atzean dagoela.

Hala, aste honetan argitaratu diren datuen arabera, aurtengo bigarren hiruhilekoan 5.415 heriotza izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan. Hau da, aurreko urteko epe berean baino %10,8 gutxiago. Txostenean baloratzen dutenez, beherakada hori iaz gertatutako heriotzen boladak eragin du, koronabirusak eragindako mundu mailako pandemiaren hasieran. "Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko bigarren hiruhilekoan 5.415 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko aldi berean baino % 10,8 gutxiago. Horren arrazoia da covid-19aren ondoriozko heriotza-tasa handiagoa izan zela 2020an, eta apirila nabarmendu behar da, non 2020an baino % 33,9 heriotza gutxiago izan baitira. 2010 eta 2019 artean bigarren hiruhilekoetan izandako heriotzen batezbestekoarekin alderatuz gero, 2021ean heriotza-tasa % 11,1 handiagoa da", azaltzen dute.

Alde horretatik, heriotzen beherakadarik handiena Bizkaian gertatu zen (%16,6 gutxiago). Araban %10,5 gutxiago erregistratu zen eta Gipuzkoan aurreko urteko heriotza berberak erregistratu ziren. "Bizkaian eta Araban jaitsi egin ziren heriotzak, eta jaitsiera bereziki esanguratsua izan zen Bizkaian (%16,6), 2.883 pertsona hil baitziren. Araban, heriotzen kopurua %10,5 jaitsi zen, 721 hildakorekin; Gipuzkoan 1.811 hildako izan ziren, 2020ko bigarren hiruhilekoan bezalaxe", azaldu eta erantsi dute: "Sexuaren arabera, 2.734 gizon eta 2.681 emakume hil ziren; hau da, %6,2ko beherakada izan zen gizonen kasuan eta %15,1ekoa emakumeenean". Adinari dagokionez, Euskadin urtebete baino gutxiagoko zazpi haur hil ziren iazko bigarren hiruhilekoan. Datu hori erregistratutako heriotza guztien %0,1i dagokio. Eta beste muturrean, pertsona horietatik 64k 100 urte edo gehiago zituzten, hau da, %1,1.

Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.569 eta 1.344 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen %53,8 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa nerbio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 320rekin (%5,9). Covid-19a izan zen laugarren kausa, 318 heriotza eragin baitzituen (%5,9). Hala ere, heriotzen kausak desberdinak izan ziren oraindik ere sexuaren arabera: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren zirkulazio-aparatuko gaixotasunak baino; emakumezkoen artean, berriz, heriotza-kausa nagusia zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren, eta tumoreak bigarren. Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegokoko hazkunde begetatiboa (jaiotzak ken heriotzak) negatiboa izan zen 2021eko bigarren hiruhilekoan, 1.892 pertsona gutxiagorekin. "Hiru lurraldeetan galdu da biztanlerik: Bizkaian 1.146 pertsona, Gipuzkoan 602 eta Araban 144", Eustatetik zehaztu dutenez.

Ildo beretik, covid-19ak 318 heritza eragin zituen guztira (1.241 2020ko hiruhileko berean), 2 taldetan sailkatuak: 317 covid-19 egiaztatuaren ondorioz eta beste bat covid-19 probablearen ondorioz; "gainera, beste 31 heriotzatan birusa heriotza-kausa ziurtatuen artean egon zen, baina funtsezko kausa izan gabe". "Lurraldeka, zifrarik handiena Bizkaiari dagokio (170), gero Gipuzkoari (111) eta azkenik Arabari (37). Hiriburuei dagokienez, Bilbo nabarmentzen da, covid-19ak eragindako 84 heriotzarekin; ondoren, Gasteiz dator, 29 heriotzarekin, eta azkenik, Donostia, 26 heriotzarekin. Aipatzeko moduko beste udalerri batzuk Getxo eta Barakaldo dira, bakoitzean 11 hildakorekin", ondorioztatu dute txostenea.

Datuak. Eustatek landutako datuen arabera, 2021eko bigarren hiruhilekoan 5.415 pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, aurreko urteko aldi berean baino % 10,8 gutxiago. Horren arrazoia da covid-19aren ondoriozko heriotza-tasa handiagoa izan zela 2020an, eta apirila nabarmendu behar da, non 2020an baino %33,9 heriotza gutxiago izan baitira. 2010 eta 2019 artean bigarren hiruhilekoetan izandako heriotzen batezbestekoarekin alderatuz gero, 2021ean heriotza-tasa %11,1 handiagoa da. "Bizkaian eta Araban jaitsi egin ziren heriotzak, eta jaitsiera bereziki esanguratsua izan zen Bizkaian (%16,6), 2.883 pertsona hil baitziren. Araban, heriotzen kopurua %10,5 jaitsi zen, 721 hildakorekin; Gipuzkoan 1.811 hildako izan ziren, 2020ko bigarren hiruhilekoan bezalaxe", azaldu eta gaineratu zuten: "Sexuaren arabera, 2.734 gizon eta 2.681 emakume hil ziren; hau da, %6,2ko beherakada izan zen gizonen kasuan eta %15,1ekoa emakumeenean".

Kausak. Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 1.569 eta 1.344 heriotza eragin baitzituzten, hurrenez hurren; beraz, bien artean heriotzen %53,8 izan ziren. Hirugarren heriotza-kausa nerbio-sistemako gaixotasunak izan ziren, 320rekin (%5,9). Covid-19a izan zen laugarren kausa, 318 heriotza eragin bai-tzituen (%5,9). Hala ere, herio-tzen kausak desberdinak izan ziren oraindik ere sexuaren arabera: gizonezkoen artean, tumoreak hilgarriago gertatu ziren; emakumezkoen artean, berriz, zirkulazio-aparatuko gaixotasunak izan ziren.

%33

Apirila nabarmendu behar da, non 2020an baino % 33,9 heriotza gutxiago izan baitira, Eustatek bere txostenean aipatzen duenez.

Azken datuen arabera, covid-19ak 318 heriotza eragin zituen guztira Euskadin (1.241 2020ko hiruhileko berean)