Ekimena. 'Haurren aurrean, helduok heldu', haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun...) beraien arteko, hau da, helduen arteko, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da. Hilaren 22tik abenduaren 5era bitartean, eremu informaletan (parkeak, plazak, terrazak, etxea...) gauzatzen ari da ekimena. Bi jomuga nagusi ditu: Lehena, umeen erreferente eta gertuko diren helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea -umeei zuzentzerakoan baino, bereziki eta batez ere, helduak beraien artean hitz egiten dutenean-. Bigarrena, umeen eredu diren helduen euskarazko portaerak bultzatuta, haurrek euskaraz hitz egitea normaltzat hartzea eta hizkuntza portaera hori barneratzea.
Esaldia. "Haurren aurrean, guraso, senide zein helduen praktikan eragiteko helburua duen ekimena da, eta umeek espazio formaletatik kanpo euskara entzutea du irizpide. Haurrek ikusi eta entzuten dutenen horretan fokoa jarriz", azaldu du egunkari honetan Nefer Olaizolak, Geu Elkarteko tenikariak. "Gasteizen euskararen jakintasun maila ez da baxua, baina erabileraren aldetik zailtasunak daude", erantsi du Euskaraldiako dinamizatzailea eta Geu Elkarteko teknikariak.
- Geu Elkarteak lanean eta ahaleginean jarraitzen du euskararen erabilerak Araban indar handiz jarrai dezan. Hori dela eta, urtean zehar hainbat dinamika eta jarduera jartzen dituzte abian, herritarren artean euskararen erabilera indartzeko. Egindako azken lanean, gurasoek transmititu behar diete euskara seme-alabei. Hirian abian jarriko den ekimen berria da: haurren aurrean helduek heldu izenarekin.
Haurren aurrean, helduok heldu, haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun...) beraien arteko, hau da, helduen arteko, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena da. Hilaren 22tik abenduaren 5era bitartean, eremu informaletan (parkeak, plazak, terrazak, etxea...) gauzatzen ari da ekimena. Bi jomuga nagusi ditu: Lehena, umeen erreferente eta gertuko diren helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzea -umeei zuzentzerakoan baino, bereziki eta batez ere, helduak beraien artean hitz egiten dutenean-. Bigarrena, umeen eredu diren helduen euskarazko portaerak bultzatuta, haurrek euskaraz hitz egitea normaltzat hartzea eta hizkuntza portaera hori barneratzea. "Haurren aurrean, guraso, senide zein helduen praktikan eragiteko helburua duen ekimena da, eta umeek espazio formaletatik kanpo euskara entzutea du irizpide. Haurrek ikusi eta entzuten dutenen horretan fokoa jarriz", azaltzen du DIARIO DE NOTICIAS DE ÁLAVA egunkarian Nefer Olaizolak, Geu Elkarteko tenikariak.
Gainera, euskara dakiten euskaldun askok hizkuntza horretan komunikatzea da kontua, Araban euskarak duen oztopo nagusietako bat euskara erabiltzea baita. Azken datuen arabera, arabarren %50ek baino gehiagok ezagutzen eta ulertzen du hizkuntza. Hala ere, erabilera murriztu egiten da, nahiz eta ezagutza handia izan, eta, horregatik, horrelako jarduerek sustatzen dute gero eta herritar gehiago animatzea beren eguneroko bizitzan euskararekin hitz egitera eta erabiltzera. "Gasteizen euskararen jakintasun maila ez da baxua, baina erabileraren aldetik zailtasunak daude. Azkenean Arabako egoera berezia da, euskara pixkanaka berreskuratzen joan garelako eta oraindik ere beldurra eta lotsa dagoelako erabiltzerako orduan", dio Olaizolak. "Esan bezala, lotsa eta beldurra oraindik ere nabaritzen dira, baina bestetik, auzoetako euskara taldeen zein euskararen alde egiten duten elkarte zein erakundeen esfortzua mahai gainean jarri behar dela uste dut. Etorkizunari begira, bai herriko mugimenduen lanan bai erakundeen lanan ikusten dut indarra berpizten", erantsi du.
Hori dela eta, ekimen berri honekin Euskaraldian sustatzen diren portaerak sozializatzen jarraitu eta herritarren praktiketan integratzea da ariketaren helburua, arau sozial bihur daitezen. Hau da, Euskaldunok euskaldunokin euskaraz egiten dugu arau soziala indartu nahi du ariketak. Ekimen hau Euskal Herri osoan gauzatzen ari da. Araban, zehazki, Bastidan, Gasteiz, Gorbeialdeko Kuadrilla (Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia) eta Trebiñuko Barrendegian (Trebiñua eta Argantzun). Hala, eta ildo beretik jarraituz, tokian toki sortutako batzordeak izango dira ekimena aurrera eramango dutenak. Herri bakoitzaren baitan ariketa egiteko ze gune aukeratu diren jakiteko, aukeratutako espazioak (parkeak, eskola bueltako eremuak, plazak, eta abar) ariketaren euskarriekin (ekimenaren irudia duten euskarriekin) identifikatuko dira, helduei ariketa gogora ekartzeko eta euskaraz aritzeko gune bihurtzeko.
"Haurrek hizkuntza ez ezik, hizkuntza erabiltzeko gizarte arauak eta mintzairen arteko hierarkia ere barneratzen dituzte. Hau da, haurrak hari zuzenean egiten zaion modutik ez ezik, ingurukoek beren artean egiten duten modutik ere ikasten du hizkuntza eta berau erabiltzeko arau soziala (norekin bai, norekin ez; noiz bai, noiz ez; non bai, non ez; zertarako bai, zertarako ez...)", azaltzen dute Geu Elkartetik. "Hortaz, hizkuntza portaeretan haurrekiko eredugarritasuna zaindu nahi bada haiei zuzenean egiten zaien modua ez ezik, haien aurrean egiten den hizkuntza jarduna ere aintzat hartu beharko da", gaineratzen dute.
Arrazoien artean, badago beste bat elkartetik azaltzen dutena: "Euskararen erabilera ohikoa, bat-batekoa eta berezkoa duten haurrak, aise mintzatu eta hizketan eroso arituko direnak nahi baldin baditugu, hizkuntza portaera parekoak ikustea eta ikastea garrantzitsua da. Garrantzitsua da helduek eredu hori ematea, haurren erreferenteak dira hizkuntzarekin batera erabiltzeko arau sozial eredugarri hori beretu dezaten. Kontutan hartzekoa ere, gurasoak ez direla umeen hizkuntza erreferente bakarrak. Haurrak ingurutik ikasten du hizkuntza eta baita hizketan aritzeko ohitura eta araua ere". Hala, egun euskaldunekin euskaraz egitearen ohitura eta nahia sozializatzeko, "koherenteak izan behar dugu" eta "eredugarri" jokatu, haurrek ere jokabide hori bere horretan barneratzea "nahi badugu", ondorioztatu dute elkartetik. "Haurren aurrean, helduok heldu jardueren Informazio guztia euskaraldia.gasteiz Instagram kontuan Edo geuelkartea.eus webgunean dago".
"Guraso, senide zein helduen praktikan egiteko helburua duen ekimena da"
"Jakintasun maila ez da baxua, baina erabileraren aldetik zailtasunak daude"
Geu Elkarteko teknikaria