EH Bilduk aurtengo aurrekontuak kritikatu ditu
Bertatik azaldu dutenez, aurrekontuek ez dute “egungo egoerak eskatzen duen neurria ematen”
- Joan den astelehenean aurkeztu ziren aurrekontuak aztertu ditu EH Bildu Araba batzarkide taldeak, eta “hasierako susmoak berretsi ditu: 2022. urteko aurrekontuek ez dituzte asetzen Arabak egungo egoeran dituen beharra”, azaldu zuten atzo.
Ildo beretik jarraituz, “adibide gisa, trantsizio energetikoaren auzia ipini zuen mahai gainean Kike Fernandez de Pinedo bozeramaileak”, esan zuten. Bere hi-tzetan, “gero eta gehiago dira mundu mailan eredu aldaketa aldarrikatzen duten ahotsak, eta Foru Gobernuaren aurrekontu hauek egungo ereduan sakontzea besterik ez dute proposatzen, eredua agortuta dagoela argi geratu den arren”. “Planteamendu zaharkitu edota zalan-tzazkoekin batera, berrikuntzarik ez da ikusten inon; diru gehiago dagoen arren”.
Temas
Más en Araba
-
Arabako Aldundiak baldintza berberetan eskainiko du lurralde osoan arreta goiztiarreko zerbitzua
-
Barredo reconoce que el volumen de proyectos para el campo alavés es "grande" pero que no todos se van a materializar
-
Gasteizko Udalak 200.000 euro inbertituko ditu segurtasuna hobetzeko Lasarteko Atean eta Salvatierrabiden
-
Álava invierte 665.000 euros en una nueva báscula de control del transporte