Udalak hitzarmen berria sinatu du Geu Elkartearekin
- Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du GEU Elkartearekin, sektore sozioekonomikoan, gazteetan eta hiriko auzoetan euskararen erabilera sustatzeko proiektu bat garatzeko. “Euskaraldia ekimenaren hirugarren edizioa 2022rako dago aurreikusita, eta ekimen horren baitan sinatuko da akordioa. Tokiko Gobernu Batzarrak ostiralean onartu zuen hitzarmena sinatzea. 50.000 euroko partida du proiektuak eta Elkarrekin udal-taldeak babestu zuen, aurrekontu-akordioaren esparruan”, azaldu zuten atzo Udaletik. “Gasteizek euskararen hiriburua izan behar du, eta Geu Elkarteak planteatzen dituen ekimenek eta Euskaraldiak ildo horretan lan egiten laguntzen digute. Elkarrekin udal-taldeak hizkuntza-politikaren arloan akordioak lortzeko erakutsi duen gaitasuna azpimarratu nahi dut”, azaldu zuen Iñaki Gurtubai Euskara zinegotziak.
Temas
Más en Araba
-
La Comisión Vasca de Acceso a la Información Pública da la razón a las familias de Abendaño en su petición de información sobre los comedores escolares
-
Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneak lau etxebizitza-bloke berri izango ditu Zapatari kaleko 98. eta 100. zenbakietan eta Hedegile kaleko 127. eta 129. zenbakietan
-
Arabako Foru Aldundiak Aemarrek esklerosi anizkoitzaren aurka antolatu duen 'Busti zaitez' kanpainarekin bat egitera dei egin die herritarrei
-
Álava entra este lunes de nuevo en alerta naranja por el calor