Hasi da ikastetxeetan matrikulatzeko epea
Herritarrei laguntzeko bulegoetan ematen ari dira prozesuari buruzko informazioa
- Izena emateko zerrendak zabalik daude. Gasteizko Udalak atzo jakinarazi zuenez, dagoeneko hasi da 2021-2022 ikasturterako matrikulazio kanpaina, datorren irailean hasiko dena. Matrikulazio hau Haur Hezkuntzarako (bi urtetik aurrera), Lehen Hezkuntzarako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako da.
Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak indartu egin zuten elkarren arteko lankidetza 2019. urtean, bizikidetza eta hezkuntza-ekitateari buruzko hitzarmen bat sinatuta. "Lankidetza horri esker, aurreko bi urteetan bezala, Udalak laguntza emango dio Hezkuntza Sailari matrikulazio-prozesuari buruzko informazio lanetan, herritarrei laguntzeko bulegoen bitartez", azpimarratu zuen atzo Gasteizko Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok. Horretarako, Gasteizko herritarren eskura jartzen ditu Herritarren Arretarako 11 bulego, gizarte-etxeetan daudenak, bai eta San Antonio kaleko 10. zenbakiko bulegoa ere. Horietan, familiek beren seme-alabak matrikulatzeko behar duten informazio guztia lor dezakete. "Covid-19k sortutako osasun-egoera dela eta, aurrez aurreko arreta hitzordua eskatuta emango da", ohartarazi zuen Borja Rodriguez Udal Administrazio eta Eraldaketa Digitaleko zinegotziak.Informazio osoa ikastetxeetan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren IKASGUNEA atarian (https://ikasgunea.euskadi.eus) ere lortu ahalko da. Azken horretan, informazio zabala ematen da Ohiko galderak atalean.
Eskabidea eta dokumentazioa ikaslearen amak, aitak edo erakunde tutoreak aurkeztuko ditu. Bi era daude eskabidea izapidetzeko eta dokumentazioa aurkezteko: Aurrez aurre, familiek lehen tokian aukeratutako ikastetxearen idazkaritzan, hilaren 18tik 29ra bitartean, bi egunak barne. Edo online, Ikasgunea atariaren (https://ikasgunea.euskadi.eus) bitartez, hilaren 18tik hasi eta 29aren 24:00ak arte. Une horretatik aurrera aplikazioa ez da aktibo egongo.
"Plaza esleitzeko behin-behineko zerrendak martxoaren 9an argitaratuko dira, eta erreklamazio-epe bat zabalduko da martxoaren 16ra arte. Behin betiko zerrendak martxoaren 23an argitaratuko dira. Bai behin-behineko zerrendak bai behin betikoak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Ikasgunea atarian kontsultatu ahalko dira. Ikastetxeek ez dituzte jarriko zerrenda horiek jendaurrean, baina banaka ikusteko aukera eskainiko diete hala eskatzen dutenei", argitu zuten atzo Gasteizko Udaletik.
Temas
Más en Araba
-
El comercio de Amurrio vuelve a apostar por el formato al aire libre para lucir su moda
-
Las mejores imágenes del fin de semana de San Prudencio (¡Búscate en las fotos!)
-
Arabako Txakolina se hace eco del manifiesto que han remitido a Europa las denominaciones de origen de vino
-
El Vaticano estudia incluir en el Libro de los Santos a ocho religiosos alaveses asesinados en la Guerra Civil