Gasteizko suhiltzaileen 125 esku-hartze, elurragatik
Elurra erlaitz eta hegaletatik desagertzen joan den arren, oinezkoei kontuz ibiltzeko gomendatzen zaie
- Egun hauetako elurraren eta izotz denboralearen ondorioz, Gasteizko suhiltzaileek esku-har- tze gehiago egin dituzte; 125 guztira elur arazoengatik.
Zehazki, 125 irteera egin behar izan dituzte hiriko eraikinetako erlaitzetatik eta beste egitura batzuetatik elurra kentzeko. "Izan ere, 2021. urteari hasiera eman dioten elurteen ondorioz teilatuetan metatu den elurra kalera erortzeko arriskua dago. Urtarrilaren 1az geroztik izandako prezipitazioak direla eta, Gasteizko suhiltzaileek esku-hartze ugari egin behar izan dute elur edo izotz blokeak bide publikora eror ez daitezen, horrek kalte materialak eta, bereziki, pertsonalak ekar baititzake", adierazi zuten atzo Udaletik. Azken orduetan elurra erlaitz eta hegaletatik desagertzen joan den arren, oinezkoei kontuz ibiltzeko gomendatzen zaie; orobat, larrialdi zerbitzuek mugatutako inguruetatik ez paseatzeko eskatzen zaie.
Temas
Más en Araba
-
La Diputación de Álava prepara un plan para "reducir gastos extraordinarios"
-
Vitoria se moja por la esclerosis múltiple
-
ESK pide responsabilidades por el accidente de un chófer al que Tuvisa "obliga" a trabajar pese a estar en tratamiento
-
Abetxuko contará con el primer ascensor fuera del Casco Medieval para mejorar la accesibilidad en el barrio