- Gasteizko Udalak ahalegina egiten jarraitzen du hiriaren aisialdiaren baita kulturaren alde ere. Oraingo honetan, Miren Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Gazteria zinegotziaren taldeak gazteen aisialdia modu seguruan sustatzeko lan egin du. Hala, atzo aurkeztu zuten udaletxeko instalazioetan bertan.
Zehatz-mehatz, Gasteizko Udalak gazteentzako aisialdi "hezigarri, sor-tzaile eta osasungarria" sustatzearen alde egin du, covid-19aren kontrako prebentzioa "bermatuz". Ildo beretik, Gazteria Zerbitzuak hiru programa aurkeztu ditu udazken-neguko denboraldirako. Xtraklub, Gauekoak eta Gazte Klik Klak programak, hain zuzen ere. , aisialdirako kalitateko aukerak, erakargarri eta seguruak.
Prentsaurreko batean azaldu zutenez, programa horiek kalitatezko aisialdirako aukera "erakargarriak eta seguruak" dira, koronabirusa kutsatzearen aurkako segurtasun- eta prebentzio-protokolo bat ezar-tzeko zehatz-mehatz landu baitira.
"Gazteen aisialdirako eskaintzari eustearen alde egiten dugu, kulturari eta bertako artistei laguntzearen alde", adierazi eta erantsi zuen Miren Fernandez de Landak: "Tokiko administrazioa garen aldetik, aisialdirako alternatibak eskaintzen jarraitu behar dugu, eta gazteei beren sormena garatzen laguntzeko aukera ematen. Oraingoan, 12 eta 30 urte bitarteko pertsonentzako jarduerak eskaintzen ditugu. Osasunaren arloko berme guztiekin beti. Ahalegin handia egin dugu protokoloak eta prebentzio-neurriak lantzen, jarduerak segurtasunez gara daitezen covid-19ari dagokionez".
Programei dagokienez, hiru dira: Xtraclub, Gauekoak eta Gazte Klik Klak. Lehenengoa 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako aisialdi, kultura eta abentura jardueren programazioa da. Plan honetan hainbat txango eta jarduera daude gustu guztietarako. Adibidez, xpress tailer bat dago kultura, aisia eta denbora libreko tailerrekin harremanetan jartzeko (sukaldaritza mexikarra, Gabonetako postreak, ihes egiteko gela eta mugikorrarekin bideoak munta-tzea, besteak beste), edota hiri-irteerak ere antolatzen dira. Bigarren programak Gauekoak du izena, eta aisialdirako plan alternatibo eta osasungarria da 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, asteburuetan kulturarekin, kirolarekin eta astialdiarekin lotutako jarduerekin. 2010ean hasi zen lanean eta ordutik milaka gazte gasteiztarrek parte hartu dute. Eta hirugarren saioak Gazte Klik Klak 2020 du izena; gazteen-tzako argazki digitalen eta bideoen lehiaketa.
Programak. Gasteizko Udalak gazteentzako aisialdi hezigarri, sortzaile eta osasungarria susta-tzearen alde egin du, covid-19aren kontrako prebentzioa bermatuz. Ildo beretik, Gazteria Zerbitzuak hiru programa aurkeztu ditu udazken-neguko denboraldirako. Xtraklub, Gauekoak eta Gazte Klik Klak dira, aisialdirako kalitateko aukerak, "erakargarri eta seguruak".
Esaldia. "Gazteen aisialdirako eskaintzari eustearen alde egiten dugu, kulturari eta bertako artistei laguntzearen alde".